Multimedia
Imagen
Leire Lacunza Un efecto de sol TBK
Eventos - Agrupaciones Pertenecientes
Texto Fecha
2022/10/03 - 2022/11/25
Pasada?
Si
Descripción Larga

Lan honen izenburua Nick Land-en ondorengo hitzetatik dator: bizitza, lurreko edozein prozesu, eguzki-fluxuaren une bateko geldialdia da. Eguzki-energiaren helburua guztiz galtzea bada, heriotza da bere helburu bakarra, eta, bizitza, galera horri aurre egiteko modua.

Artearen historian zehar erresistentzia horren hainbat adierazpen aurkitzen ditugu, eta materiaren iragankortasuna gainditzen saiatzen diren objektuak sortu ditugu. Harria edo argazki-kamera, adibidez, etengabeko aldaketa hori eteteko, edo, behintzat, etenaldia simulatzeko erabili ditugun gailuak dira. Sortze-ekintzak, sarritan, bizirik dagoena harri bihurtu eta joan dena adierazi nahi izan du, marka bat eginez edo une zehatz bat kondentsatuz.

Orduan, objektu iraunkorrak sortzea bilatzen ez duen lan egiteko modu bati buruz galdetu nion neure buruari. Galdera horren ondorioz, nire azken lanak objektuaren izaera zehatzetik argiaren nolakotasun fenomenologikora doaz. Argia erradiazio ez-materialaren forma bat da. Espazio bat betetzen du, eta, aldi berean, espazio horren mende dago; ingurumen-izaera du, eta zerbait ikusaraztea edo ikusezin bihurtzea ahalbidetzen du. Haren nolakotasun fenomenikoak ikusgaiaren ezegonkortasunean arakatzera eraman nau, eta artelanaren behin-behineko izaeraz eta iragankortasunaz interesatzera.

Temática
Imagen Listado
Imagen
Leire Lacunza Un efecto de sol TBK
Año
2022
Tipo Agrupación
Egonaldi-proiektua
Información Adicional
Titular Invitados
Egoiliarra