Un sol radiant , Mònica Cambra, Ariadna Fortuny, España, 2023, 79´
Aurkezpena eta solasaldia Mònica Cambra, Ariadna Fortuny eta Lucia Herrerarekin.
Mila, hamaika urteko neska, mundua amaitu aurreko bizitzako azken egunei aurre egiten ari zaie bere familiarekin batera. Hamar hilabete lehenago, bizirauteko aukerarik utziko ez zuen meteoro bat hurbildu zen lurrera. Handik aurrera, Verdi familia, Aliciak (45), Milaren amak; Gabrielek (71), Milaren aitonak, eta Íngridek (16), Milaren ahizpa zaharrenak osatua, geratzen zaien denbora ahalik eta lasaien bizitzen saiatzen ari dira. Landetxe batean bizi dira, hiri handietatik urrun, eta horri esker nolabait lortzen dute lasaitasun hori. Filma mundua amaitu baino bost egun lehenago hasten da, azken momentuak elkarrekin pasatzeko festa bat egitea bururatzen zaienean. Zerbaiti heltzeko balio dio horrek Milari; bizitza, amaitu baino lehen, ospatzeko modu bat. Beraz, hortik aurrera, saiatu egingo da ospakizuna egia bihur dadin. Dena den, bost egun horietan zehar, heriotzari aurre egin behar izatearen errealitate latzak sakonetik aldatzen du bere familiaren dinamika, eta, ondorioz, festa ospatzeko plana. Egun horietan, Milak bere bidea bizi du heriotzaren esanahia ulertu nahian. Prozesu horretan, ordea, senideek egoerari aurre egiten dioten modu desberdinek ondorioak dituzte, batez ere Íngriden kasuan, jarraitu beharreko eredua dena Milarentzat. Íngridek lagun arteko bizitzaz gozatzeko premia handia sentitzen du, nahiz eta horrek familiarengandik urruntzea esan nahi duen. Egunak aurrera joan ahala, Mila gero eta introspektibo bihurtzen da, eta harreman berezia garatzen du basoarekin; denbora asko ematen du bertan bakarrik. Han, heriotzaren esanahiak dimentsio sakonagoa hartzen du. Maitasuna eta kontsolamendua behar ditu, baina bere familiak ezin dio halakorik eman, bakoitza bere erara ari baita doluarekin borrokan. Horregatik, senideen arteko distantzia handitu egiten da eta hor azaleratzen da gatazka. Milak barru-barruan gordeta dituen sentimendu horiek guztiek bizitzako azken eguneko goizean eztanda egiten dute, haren bat-bateko amorrualdi batek zapuzten dituenean familiak azken uneak elkarrekin bakean bizitzeko dituen asmoak.
Mila, hamaika urteko neska, mundua amaitu aurreko bizitzako azken egunei aurre egiten ari zaie bere familiarekin batera.
Reserva: ZINE GARAIKIDEA
FechaInicio: 2024-05-18
FechaFin: 2024-05-18
FechaAlta: 2024-03-26
Seccion: ZINEMA
Proyecto: PANTALLA
Idioma: VO, Sub ES
FECHAS:
idReserva: 82AE0F68-0F71-4084-ACA4-4A39BF080114
Fecha: 2024-05-18
HoraInicio: 19:00
HoraFin: 20:30
TituloEventoEU: ZINE GARAIKIDEA
Sala: CINE
SalaES: Cine
SalaEU: Zinea
Ocupacion: Zinea
OcupacionES: Cine
OcupacionEU: Zinea