Multimedia
Imagen
Tabakalera - Unai San Martin Nostos
Información
Texto Apartado

105 heliograbatuak 7 gai-sailetan antolatuta daude, eta horien bitartez Unai San Martínek gonbita egiten digu paisaietan, hiri xehetasunetan eta objektuetan bakartzera, horien kokalekuari buruzko datu fisikoetan edo beren baitako istorioetan gelditu gabe.  

San Martínen irudiek edertasun soil bat daukate, baina ukaezina, eta haien bidez gure arretari heltzen dio, bidaia eginarazten digu eta norberaren ibilbide biografikoko sentimendu eta sentipenekin konektatzen gaitu halaber. Gure garaiotan, irudien eta soinuen erritmo frenetikoak leku gutxi uzten digu inguruneari begira atsegin har dezagun; Unaik, aldiz, modua eskaintzen digu naturara itzultzeko, gure jatorrizko etxera itzultzeko –nostos, grezieraz–, adi eta hausnarkor; hautematea mantsotzeko era bat da, malenkonia-izpirik gabea.

Ez da ohikoa heliograbatuaren teknika –konplexua eta aspaldikoa– erabiltzen ausartzen diren artistak aurkitzea gaur egun. Prozesu berezia da, inondik ere: irudia kobrezko edo zinkezko plantxa batera eramaten da, hura tindatu egiten da, eta kalitatezko paper baten gainean inprimatzen da, grabatzeko torkulu batetik igaroaraziz.

Teknika hori XIX. mendearen amaieran garatu zen, argazki kopia ugari erreproduzitu ahal izateko. XX. mendearen lehenengo hamarraldietan izan zuen goreneko unea, eta garrantzizko argitalpen eta aldizkaritan erabili zuten, besteak beste Alfred Stieglitzek zuzendutako Camera Work aldizkarian. Hala ere, teknologia berriak eta merkeagoak direla eta, offset teknologia esaterako, heliograbatuaren prozesu arduratsu eta garestiagoa ez zen hain lehiakorra merkatuan. Edonola ere, heliograbatuekin lortutako irudien berezitasunari eta kalitateari esker, hainbat artista garaikidek teknika hori hautatu dute beren irudiak inprimatzeko. 

Komisarioa: María Millán

 

INFORMAZIO GEHIAGO

Caracteristicas
Descripción Corta

Kutxa Kultur Artegunean `Unai San Martín. Nostos´ erakusketa.

Temática
Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
No
Texto Fecha
2022 MARTXOA 4 - 2022 EKAINA 19 | 12:00-14:00/16:00-20:00
Formato
Público
Imagen Listado
Imagen
Unai San Martin. Nostos
Tipo Evento
Exposición
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Subactividades
Color Texto
Negro
Destacado?
Si
Año
2022
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Erakusketa
En Home
No
Información Adicional
Abrir en ventana nueva
No
Bases Convocatoria
Lista precios