Imagen
Imagen
Descripcion

 

Undermount diziplina anitzeko espazio kitzikagarria da: museo bat, lorategi bat, lantoki eta esperimentazio leku bat, bizitzeko edo denboraldi bat pasatzeko leku bat, erakusketa edo ikerketarako gune bat. Edozein adierazpenetan arteari irekitako leihoa da.

Gure helburua da ekoizpen artistikoa eta haren hedapen soziala sustatzea, arte garaikidea herritarrengana hurbiltzea eta jakin-mina eta zentzu kritikoa pizten duten jarduerak garatzea.

Emozioak prestatzeko pertza handia gara, ekimen irekien fabrika bat. Serigrafia, grabatua eta zeramika lantzen ditugu. Geure proiektuak egiten ditugu, gure kezka eta gogoetekin zerikusia dutenak, eta hiru diziplinetako edozeinez baliatzen gara.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Kultur elkartea eta artistaren etxea
Tipo
Artistas y Creadores