Imagen
Imagen
Descripcion

Uriel Orlowen lana ikerketan oinarritua, prozesuei bideratua eta diziplina anitzekoa da, artean, filma, argazkilaritza, marrazketa eta soinua biltzen baititu. Ezaguna da pantaila bakarreko filmengatik, hitzaldiengatik eta multimedia instalazioengatik. Azken hauek, toki zehatzak eta mikroistorioak lantzen dituzte, eta hainbat irudi-erregimen eta narrazio modu uztartzen dituzte. Kolonialismoaren hondarrak, memoriaren adierazpen espazialak, irudikapenaren puntu hilak eta mamu-formak jorratzen ditu.

Bere lana erakusketa handitan ikusi ahal izan da berriki, besteak beste, Veneziako 54. Bienalean (2011); Manifesta 9n, Genken (2012) eta Manifesta 12n, Palermon (2018); 2. Yinchuan Bienalean (2018), 13. Sharjah Bienalean (2017), Moskuko 7. Bienalean (2017), EVA Bienalean (2016, 2014), 8. Mercosul Bienalean, Brasilen (2011); Aichi Trienalean (2013), Bergen Assembly azokan(2013) eta Qalandia International erakusketan (2014).

Bakarkako erakusketak ere eskaini dizkiote hainbat lekutan: Les Laboratoires d'Aubervilliers, Paris (2018); Market Photo Workshop and Pool, Johannesburg (2018); Durban Art Gallery (2018); Kunsthalle St Gallen (2018); PAV - Parco Arte Vivente (2017); Parc Saint Léger (2017) The Showroom, Londres (2016); Castello di Rivoli, Turin (2015); John Hansard Gallery, Southampton (2015); Depo, Istanbul (2015); Spike Island, Bristol (2013); CCS Paris (2013); Al-Ma'mal Foundation, Jerusalem (2013); Les Complices*, Zurich (2013); Kunstmuseum Bern @ Progr (2013), Centre PasquArt Biel (2012); eta Kunstforening, Oslo (2012).

Bere lana mundu osoko museo eta galeriatan ere izan da ikusgai, adibidez hauetan: Londresko Tate Modern, Tate Britain, ICA and Gasworks; Parisko Palais de Tokyo, Fondation Ricard, Maison Populaire eta Bétonsalon; Zurichko Kunsthaus, Les Complices, Helmhaus eta Shedhalle; Genevako Centre d’Art Contemporain eta Centre de la Photographie; Berlingo Kindl; Stuttgardgo Württembergischer Kunstverein; Dublingo Project Arts; Mexiko Hiriko Casa del Lago; Kunsthalle, Budapest, Jewish Museum, New York, Museum of Contemporary Photography, Chicago; Charles Scott Gallery, Vancouver; Alexandria Contemporary Art Forum (ACAF) eta Cairoko Contemporary Image Collective (CIC).

2017an, Sharjah Biennial Prize saria jaso zuen. Zurichko hiriak urtero ematen duen saria ere jaso zuen 2015ean, et hiru Swiss Art Award sari, Art Basel azokan. 2013an, Jarman Award sarirako izendatuta egon zen.

2018an, Sternberg Press etxeak bere monografiko nagusia, Theatrum Botanicum, argitaratu zuen eta 2019an, Shelter Press argitaletxeak, Soil Affinities.

Argazkia: Masimba Sasa
Proyectos participa
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores