Texto Destacado

Beldurrezko antologia guztiek badute hari orokorra, kapituluak biltzen dituen edukitzailea dena.

Multimedia
Imagen
Uroboros hotela
Eventos - Agrupaciones Pertenecientes
Texto Fecha
DATA: 2020-06-26 / 2020-12-31
Pasada?
Si
Descripción Larga

Beldurrezko antologia guztiek badute hari orokorra, kapituluak biltzen dituen edukitzailea dena eta irudizko identifikazioa ahalbidetzen duena. Gure argumentu nagusia Hotel batean kokatzen da. Eta kapitulu bakoitzak hoteleko logela batean jazotzen dena kontatzen du, bere maizter bakartiaren bizipenetan oinarrituz. Baina, gurea, ez da Hotel arrunta. Ez noski. Uroboros Hotela ez baitago gure errealitatean. Eraikin hau gure mundu materialaren mugaldean altxatzen da, amets eta errealitatearen arteko azken muga bezala. Espazio eta denboraren gainean geldo dago, betiereko zikloan murgilduta. Uroboros sugearen irudi mitikoa bezalaxe. Hori dela eta, bertara joaten diren pertsonak edozein lekukoak eta edozein garaikoak izan daitezke, denbora makina balitz bezala. Baina maizter guztiek badute komuneko ezaugarria: iheslariak dira. Zergatik edo norengandik ihes egiten dute? Bisitari bakoitzak bere arrazoiak ditu, eta kapitulu bakoitzak, galdera hori erantzungo du. Zentzu horretan, logela bakoitza oso desberdina da, baina, badituzte errepikatzen diren bi elementu fisiko. Alde batetik D.M.Urgo izeneko ispilu magikoa. Ispilu hau, pentsamenduak eta sentimenduak adierazteko erabiltzen dute maizterrek. Eta bestalde leihoa dago, kanpoan zer gertatzen den ikusteko. Baina kanpoko mundu hori desberdina da maizter bakoitzarentzat.

Imagen Listado
Imagen
uroboros hotela
Año
2020
Tipo Agrupación
Proiektua
Invitados
Información Adicional
Titular Invitados
Egoiliarrak