![](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2022-05/id12988-timecode.jpg?itok=4cSVeOel)
![](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2022-05/id12988-timecode_juanjo_gimenez_0.jpg?itok=JAG_V1BX)
Urtea amaitzear dela, nazioarteko zinema-jaialdietan aurkeztutako Espainiako film labur onenak berrikusi ditugu. Dibertsitatea, arriskua, esperimentazioa, ausardia, umorea eta askatasun handia dago, Tabakaleran, minutuak gorabehera, «handitzat» dugun genero horrek ahalbidetzen duen guztia.
Gure programan ez dugu fikzioa eta dokumentala bereizten –izan ere, iruditzen zaigu garrantzitsua zinema eta lengoaia dela betiere–; era berean, film laburrek gune naturala izan beharko lukete gure urteko filmen artean. Eta ahaleginak egiten ditugu, bai ikasturtean zehar egiten ditugun emanaldietan, bai, kasurako, otsailean formatu laburrari eskaintzen diogun berariazko arretan, Labo-Clermont Ferrandetik etortzen diren lanen emanaldiarekin.
Orain urteko laburpena egitea zegokigun, eta zazpi lan aukeratu ditugu, Espainiako film laburrek nazioartean jokalekuan zer egoera ona duten erakusten dutenak. Hasi Canneseko Urrezko Palmorritik, eta Vila do Conderen moduko zinema-jaialdi txiki baina prestigio askoko film labur dokumental onenaren sarira arte. Zinema garbia, zinema laburra, zinema peto-petoa.
Urteko laburpena egitea zegokigun, eta zazpi lan aukeratu ditugu, Espainiako film laburrek nazioartean jokalekuan zer egoera ona duten erakusten dutenak. Hasi Canneseko Urrezko Palmorritik, eta Vila do Conderen moduko zinema-jaialdi txiki baina prestigio askoko film labur dokumental onenaren sarira arte. Zinema garbia, zinema laburra, zinema peto-petoa.
![](/sites/default/files/styles/breakpoint_376/public/2022-05/id12988-timecode.jpg?itok=4cSVeOel)