Imagen
Imagen
Descripcion
Valentina Viso (Caracas, 1981) gidoilaria da eta Bartzelonan bizi da. Sorbonne- Paris IV Unibertsitatean Filosofian License lortu eta gero, ECAMen gidoilaritzan lizentziatu zen. Mar Collekin batera idatzi ditu bere luzemetraiak: Tres dies amb la familia, 2010 urtean Zuzendari nobelari Goya saria, Tots volem el millor per a ella, Gaudí sarietan gidoi onenari nominatuta eta La inquilina laburmetraia, Sitges Jaialdian hautatua. Helena Trapéren Blog pelkularen kogidoilaria da eta Nely Regueraren Maria (y los demás), Donostiako Zinemaldian Zuzendari Berriak Sailean hautatua. Carla Simónen Estiu 1993 filmaren idazketan kolaboratu zuen, Berlinen Opera Prima onena saria erabazi zuena 2017 urtean eta Carla Simón eta Aina Clotetekin batera Después también laburmetraia idatzi zuen, Málagako jaialdian 2019 urtean hautatua. Mar Coll eta Diego Vegarekin batera Matar al padre telesaila idatzi zuen Movistar+-entzat, Nar Collek zuzendua eta Coral Cruzekin batera David Ilundainen Uno para todos idatzi zuen. Gidoi analista eta script editor gisa hainbat ekoiztetxeetan egin du lan. ESCAC-en irakasle gisa kolaboratzen du eta Opera Primera Porgraman tutora da eta La Incubadora The Screen/ECAM lehenengo edizioan mevtora izan zen. Orain El nieto (izenburua probisionala), Nely Regueraren bigarren luzemetraia idazten ari da zuzendariarekin eta Eduard Solarekin batera eta Mar Collekin bere hurrengo proiektuaren idazketan dabil.
Cargo - Nota descriptiva
Gidoigilea
Tipo
Artistas y Creadores