Imagen
Imagen
Descripcion

Vanesa Fernández Guerra Zinebi Jaialdiaren zuzendaria da. Ikus-entzunezko Komunikazioko Doktoregoa egin zuen Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU), eta gaur egun Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradua koordinatzen du (UPV/EHU). Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziatu zen, eta Ikus-entzunezko eta Dokumentaleko Idazkeran espezialista da. 2004tik kudeaketa-lanak gauzatzen ditu hala graduan nola hainbat masterretan, UPV/EHUn, Bartzelonako UABn eta EiTB taldean. Hainbat urtez, bere jarduera akademikoa eta telebistako proiektuetarako errealizadore- eta editore-lanak uztartu zituen.

Territorios y Fronteras. Research on Documentary Filmmaking diziplina anitzeko proiektuaren koordinatzailea da. Proiektu horren ardatza Espainiako zinema dokumental eta garaikidea da; bertan, ospe handiko zuzendari, akademiko eta kritikari zinematografikoak gonbidatzen dituzte, eta eztabaida eta hausnarketarako topagune bat sortzen da.

Vanesa Fernández ZINEBIko kolaboratzailea izan da urte luzez, film laburren hautaketa-batzordeko kide gisa, eta proiekzio bereziak eta bestelako zikloak programatu ditu ZIFF-Zinebi First Film-eko film luzeen atalean, Beautiful DOCS zikloaren barruan.

Horrez gain, freelance gisa ere aritu da, proiektu zinematografikoen garapenerako aholkularitza ematen. Gainera, parte hartu du proiektu zinematografikoen garapena eta ekoizpena baloratzeko hainbat batzordetan, WIP foroetako (Work in Progress) adituen taldeetan, LABetan eta nazioarteko hainbat jaialditako Pitching saioetan. Halaber, epaimahaikide-lanetan aritu da nazio-mailako eta nazioarteko jaialdi askotan.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Zinebiko zuzendaria
Tipo
Artistas y Creadores