Vers Nancy, Claire Denis, Alemania, Erresuma Batua, 2001, 10'
Jean-Luc Nancy filosofoak eta neska migratzaile batek tren-bagoi batean izandako elkarrizketa. Bertan, askotariko gaiei buruz hitz egingo dute: arrotzak, atzerritarrak, agerikotasuna, integrazioa, beldurra edo desberdina dena, besteak beste. Lan hau Ten minutes older film kolektiboaren parte da.
L'Intrus, Claire Denis, Frantzia, 2003, 35mm, 129'
Louis hirurogeita hamar urteetatik gertu dagoen gizon frantses bat da, Suitzarekiko mugako baso elurtuen erdian txabola batean bizi dena. Bere burua aski duen gizon bat da, bere familiarengandik urrundua, estoikoa eta lehorra. Baina, egun batean, gutxiegitasun kardiako larria diagnostikatzen diote, eta bihotzeko trasplante bat egin behar diote. Hor, dena aldatzen da, bere bihotz berria berriz hasieratik hasteko eta beste bat izateko aukera bat balitz bezala (zeure buruarentzat arrotz?). Orduan, Louisek geografia- eta bizitza-bidaia bat hasiko du, Hego Koreatik Tahitira, bere iraganaren eta etorkizunaren bila.
Vers Nancy, Claire Denis, Alemania, Erresuma Batua, 2001, 10'
L'Intrus, Claire Denis, Frantzia, 2003, 35mm, 129'