Imagen
Imagen
Vicente del pedregal_TBK
Descripcion

Vicente del Pedregal 1991ean Concepción (Txile) jaio zen. 2017. urtean Zinema eta Telebista Ikus-entzunezko Errealizadore gisa Txileko Unibertsitateko Komunikazio eta Irudi Institutuan graduatu zen. Trento Film Festivaleko 66. 67.edizioetan eta Il Cinema Ritrovato-ren 31. eta 32. edizioetan egin du lan. Nazioarteko Santiago Zinemaldiko epaimahaikide izan zen. Ez-fikziozko eta esperimentaleko zineman ineresatzen zaio eta, “El Cielo Está Rojo” graduzazio proiektuarekin, Txileko gobernuak emandako Ikus-entzunezko Sustapen Funtsa irabazi zuen. Proiektu hori, Amsterdameko Nazioarteko Dokumentalen Jaialdian (IDFA) estreinatu zen, eta Iberoamerikako dokumental onenaren saria irabazi zuen Guadalajarako Nazioarteko Zinemaldian (FiCG). 2021ean, Elias Querejeta Zine Eskolako Artxibo Zinematografikoko Master Propioa amaitu zuen. Bertan, EtHall arte-galerian (L’Hospitalet del LLobregat, Bartzelona) bideoartearen LOOP Jaialdiaren barruan ikusgai jarritako bideoinstalazio-proiektua garatu zuen.

Cargo - Nota descriptiva
Zinegilea
Tipo
Artistas y Creadores