Inou Ki Endo (Austria)-k zuzenean joko du Austrian Filmarchiven bi filmentzat sortutako musika.
Die Gekreuzigt Werden, Georg Kundert, Austria, 1919, 28’
Film hau galdutzat eman zen, denbora luzez. Zati hau deskonposizio-egoera larrian zegoen proiekzio-kopia batean dago oinarrituta. Filmarchiv Austriak aurkitu zuen, eta erabat zaharberritu. Filmak isekak eta arrazismo-egoerak jasaten dituen gizon oinazetu baten istorioa kontatzen du. Txikia zenean, senide erlijiosoetatik bereizi zen Ariel, ez zuelako interesik Talmudean. Ondoren, profesionalki arrakasta lortu eta lantegietako langileekin konprometituta egon arren, bereizketa horrek bere bizitzako ibilbidea ilundu zuen.
Opfer Des Hasses. Die Tragödie Eines Russischen Fabrikanten, Hans Marschall, Austria, 1923, 47’
Europa Ekialdeko judutarren patuari buruzko film bat da, dokumentala eta propaganda nahasten dituena. Judutarrei laguntzeko Jüdisches Hilfswerk erakundeak egin zuen enkargua, Vienan, eta Austriatik kanpoko ongintzako ekitaldietan eman da, batez ere. Bazterketari eta jazarpenari buruzko lan garrantzitsuak dira bi horiek. (Florian Widegger)
Inou Ki Endo (Austria)-k zuzenean joko du Austrian Filmarchiven bi filmentzat sortutako musika.