Nazioarteko zine mintegiaren zazpigarren edizioa. Tabakalerak urtero zinea eta ikusizko arteei eskaintzen dien erakusketarekin elkarrizketa gisa antolatzen dena. Aurten, Vive le cinèma!
VII NAZIOARTEKO ZINE MINTEGIA
VIVE LE CINÈMA
Azaroak 4-6 2022
Tabakalerako Nazioarteko Zinema Mintegiaren helburua zinema eta arte garaikidearen arteko gurutzaketaz gogoeta egitea da. Tabakalerako erakusketa-areto nagusian ikusgai dagoen erakusketa izaten da beti abiapuntua, eta mintegiak egiten duen proposamena artistekin eta zinemagileekin hiru egun partekatzea da. Jarduera eta ekimen desberdinek osatutako programa baten bitartez mugimenduzko irudiari lotutako esperientzia osatzea da helburua.
Aurten, mintegiaren abiapuntu izango den erakusketa Vive le cinéma! izango da. Erakusketa horretan lau zine-zuzendarik erantzun diote zinema-areto baterako egin beharrean erakusketa-areto baterako pieza bat egiteko gonbidapenari. Zinemagileak Dea Kulumbegashvili, Lemohang Jeremiah Mosese, Isaki Lacuesta eta Jia Zhang-ke dira.
Isaki Lacuestak eta Dea Kulumbegashvilik mintegian parte hartuko dute hitzaldi bat emanez, eta Rabih Mroue, Alex Reynolds, Maddi Barber eta Mirari Echávarri artistek ere parte hartuko dute. Gonbidatuen hitzaldietatik abiatuta, espazioari, denborari, ikusleen esperientziari eta pantailaren mugei buruz hausnartu ahal izango dugu, baita hizkuntza zinematografikoari berari buruz ere.
Mintegian parte hartzeko aldez aurretik izena eman behar da. Izena ematea doakoa da eta ez du dietarik. Hala ere, areto barruko eta kanpoko bizipenak konpartitzea ahalbidetuko duen topaketa bat sortzea proposatzen dugu. Horregatik, Tabakaleran bazkaltzeko aukera ere badago mintegiaren hiru egunetan. Horretarako, zinema@tabakalera.eus-en eman dezakezu izena. Hiru egunetarako bazkarien prezioa 50 €-koa da.
Mintegia egiten den bitartean Tabakalerako zineman egingo diren bi emanaldietara joateko, ohiko sarrera erosi beharko da (4 €).
MINTEGIAREN PROGRAMA
Ostirala, 2022ko azaroak 4
11:00 Mintegiaren sarrera: Ane Agirre, Lur Olaizola eta Sofia Lena Monardo
La mano que canta, Alex Reynolds, 22 '+ Work in progress, Alex Reynolds, 28'
12:30 "No podemos hablar a la vez por Zoom. Un experimento de montaje colectivo". Alex Reynoldsen performancea, 60 '
17:00 Bisita gidatua Vive le cinéma! erakusketara
18:00 Isaki Lacuestaren hitzaldia: Sobre imágenes prohibidas, 60 '
19:00 Isaki Lacuestaren film laburren proiekzioa:
- Los puntos cardinales (2020)
- ·El rito (2011)
- ·Une nuit (2022)
- ·Luz
Larunbata, 2022ko azaroak 5
11:00 Hitzaldi performatiboa, Maddi Barber eta Mirari Echávarriren eskutik: Secuencias-fantasma de un fin de mundo.
12:30 Rabih Mroueren hitzaldia: The pixelated revolution
17:00 On Things Unnamed, Dea Kulumbegashvilirekin elkarrizketa
19:00 Rabih Mroueren hitzaldi performatiboa: Sand in the eye
Igandea, 2022ko azaroak 6
11:00 Footnotes proiekzioa, Rabih Mroue, 50
12:30 Mintegiaren itxiera filmaren proiekzioa