Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Waldheims Walzer, Ruth Beckermann, Austria, 2018, 93'

Dokumental Onenari saria Berlinale 2018.

Zer gertatuko litzateke politikari batek gezurrak esan izan balitu bere biografiaren eta historiaren inguruan iraganeko zitalkeria bat ezkutatzeko? The Waldheim Waltz egiari eta gezurrari buruzko film bat da, iraganaren memoriari buruzkoa, artxiboari buruzkoa, propaganda populistari eta antisemitismoari buruzkoa, kontzientzia indibidual eta kolektiboari buruzkoa, erantzukizunari eta botereari buruzkoa.

70eko hamarkada: Kurt Waldheim diplomatiko eta politikari kontserbadorea bere ibilbidearen gorenean zegoen. NBEko idazkari nagusi izandako herritar eredugarri eta arrakastatsua zen, baita herrialdeko presidente izateko hautagai ere. Baina Munduko Judutar Kongresuaren salaketa batek dena piztu zuen: Egia al zen politikariaren alderdi politiko ohiak (alderdi popular austriarrak, ÖVP) iragan nazia zuela? Erreakzioa “propaganda politiko” txarrenaren adibide izan zen: antisemitismo-eztandak, bere ohorea abertzaletasunetik defendatzea eta klase politikoak bere iraganari aurre egiteari ezezkoa ematea. Beste behin, erreproduzitu egin zen herrialde bateko klase politikoak bere burua engainatzeko duen gaitasuna. Arrakastaz probatu zuten II. Mundu Guda eta gero, hitzaldi ofizialetan, liburuetan eta memorietan beren buruak nazismoaren biktima inuzente gisa aurkeztuz, belaunaldi oso batek bizitako lazgarritasunean zuten erantzukizuna ezagutzen zuelarik. Berriz saiatu ziren, eta arrakasta bikaina lortu zuten, Waldheim kasuan (Austriako presidente izan zen 1986 eta 1992 bitartean).

Ruth Beckermann zinemagileak Waldheimen kontrako protestak grabatu zituen 1986an. Hogeita hamar urte beranduago eta irudi horiek abiapuntu hartuta, film honek kasurako hurbilpen bat proposatzen du, horretarako nazioarteko materialak erabiliz. Asmoa da, alde batetik, Austriako kultura politikoaren inflexio-puntu hori aztertzea. Eta, bestetik, kapitulu hura egungo testuinguru politikoan ulertzea. Eta, batez ere, zuzendariak dioen bezalaxe, kasua gure egungo bizitzaren eta etorkizunaren inguruko film gisa aurkeztea, eta ez iraganari buruzko film gisa.

ZUZENDARIAREN OHARRAK:

“Duela 30 urte grabatu nuen materiala berriz ikusi nuenean, asko harritu nintzen. Benetan ahaztu al dugu zein erraza den emozioei aurre egitea politikari populistek erabil ditzaten? Filmean garai hartan gertatzen ari zena analizatzen saiatu naiz artxiboko irudien bitartez. Dena den, gaiak eta protagonistak oraindik ere oso ezagunak zaizkigu Trump, Kurz, Strache eta populismoaren eta egi faltsuen adituen figuren bitartez.

Descripción Corta

Zer gertatuko litzateke politikari batek gezurrak esan izan balitu bere biografiaren eta historiaren inguruan iraganeko zitalkeria bat ezkutatzeko? 

Temática
Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2019
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si