Western, Valeska Grisebach, Alemania, 2017, 100', DCP JBAES
Langile alemaniarren talde bat Bulgariako landako leku urrun batera iristen da, obra handi batean lan egiteko. Urruneko lurralde berri horrek abenturak bizitzeko gogoa pizten die. Eta orduantxe sortzen dira beldurrak, taldeak bere aurreiritzi eta mesfidantzei aurre egin behar dienean, oztopo linguistiko eta kulturalak direla eta. Orduan, hain zuzen ere, zentzu osoa hartzen du atzerritar hitzak: iristen dena, “bestea” dena.
“70etako mendebaldeko Berlinen hazi nintzen, telebistari begira. Westerm asko ikusten genituen, eta bereziki txundituta uzten ninduten beti; hortaz, halako batean, haietara itzultzeko desira piztu zitzaidan. Xenofobiaren gaia ere hor dago, zeina aspalditik aztertu nahi bainuen film batean. Mespretxuak enpatia ordezkatzen duen une hori. Alemaniar talde bat atzerriko herrialde batean lanean jartzearen ideia izan zen abiapuntua gai horretan sartzeko. Liluratu egiten naute westernean erabiltzen diren gaien geruzek, kontraesanek eta tonuek. Interesgarria iruditzen zait hemen eta orain horren arteko anbibalentziaren esanahia eraikuntza sozial gisa”.
Western Cannesko Zinema Jaialdiko Un Certain Regard atalean estreinatu zen.
Zuzendari onenaren saria Mar de Platako Zinema Jaialdian, 2017an.
Epaimahaiaren sari berezia Sevillako Europako Zinema Jaialdian, 2017an.
Western Cannesko Zinema Jaialdiko Un Certain Regard atalean estreinatu zen. Valeska Grisebachek aurkeztuko du saioa.