Euskarazko Wikipediarekin elkarlanean egingo den proiektua da. Lau saiotan euskaraz Wikipedian dauden hainbat eduki inprimatu ahal izateko inprimagailu bat sortuko dugu. Inprimagailua gaika programatu ahal izango da, interesatzen zaizkigun gaiak aukeratu eta gai horien inguruan dauden artikuluak inprimatzeko. Tresna hau, uztailean Hirikilabsen egingo den Wikitokapetan erabiliko da.
Inprimagailua egiteko Raspberry Pi konputagailua erabiliko da, eta Python programazio lengoaia bidez aplikazio berezi bat sortuko da Wikipediako edukiak identifikatu, sailkatu eta inprimagailura bidaltzeko. Horrez gain inprimagailu-kaxa izango dena diseinatu eta eraikiko da fabrikazio digitaleko tresnak erabiliz.
Lantegia lau egunetan zehar garatuko da, nahiz eta ez den beharrezkoa saio guztietan parte hartzea. Saio guztiak arratsaldeko 17:00etan izango dira eta honako egun hauetan: ekainak 11, 12, 18 eta 19.
Lau saiotan euskaraz Wikipedian dauden hainbat eduki inprimatu ahal izateko inprimagailu bat sortuko da. Inprimagailua gaika programatu ahal izango da, momentuan interesatzen diren gaiak aukeratu eta gai horien inguruan dauden artikuluak inprimatzeko.