The Wizard of Oz (El mago de Oz), Victor Fleming, AEB, 1939, 98’
Nonbait, ortzadarraren gainean / han, goi-goian / noizbait aipatu zidaten mundu bat dago / sehaska-kanta batean izan nuen haren berri//
Nonbait, ortzadarraren gainean / zerua urdina da / eta amestera ausartzen zaren ametsak / egia bilakatzen dira //
Egunen batean, nahi bat eskatuko diot izar bati / eta hodeiak atzean utzita handik urrun esnatuko naiz/
Arazoak limoi-tantak balira bezala desegiten diren tokian / tximiniak baino gorago / hantxe aurkituko nauzu//
Nonbait, ortzadarraren gainean / txori urdinak hegan / Txoriak hegan ortzadarraren gainetik / Haiek ahal badezakete, zergatik ez nik?//
Nonbait, ortzadarraren gainean / han, goi-goian / noizbait aipatu zidaten mundu bat dago / sehaska-kanta batean izan nuen haren berri//