Aurkezpena: Charlotte Procter eta EQZEko ikasleak.
You be Mother, Sarah Pucill, 1991, 7’, 16mm
Hang On a Minute: Pornography, Lis Rhodes & Joanna Davis, 1983, 2’, DCP U-Matic
Bred and Born, Joanna Davis & Mary Pat Leece, 1983, 69’, DCP U-Matic
Hang On a Minute: Washing-up, Lis Rhode & Joanna Davis, 1983, 1’, DCP U-Matic
Eskolatik-en hirugarren saioak Elías Querejeta Zine Eskolan Artxiboa eta Komisariotza ikasten ari diren ikasleek egindako ikerketa proiektu baten emaitza dakargu zinera. Women’s Past Is Always Present Cinenova ekoiztetxe eta zine-banatzailearen bildumaren inguruan sortu zen eta emakumeek eginiko zinea ezagutarazten eta banatzen laguntzea du helburua.
1991 urtean Circles eta Cinema of Women Londoneko kolektiboen uztartzetik sortu zen Cinenova, egun zine feministaren historian ezinbesteko pieza. Bere bilduma zinegileek sortu zuten eta boluntarioek kudeatzen dute. 500 nazioarteko izenburu dauzka 1912 eta 2001 urteen artean egindakoak: Lis Rhodes, Joanna David, Sarah Pucill edo Sandra Lahire-ren lanak besteren artean. Artista horien obrak, publiko zabalarentzat ezezagunak, zine-historialariek zokoratuak, generoen artean inposatutako desberdintasunak agerian utzi eta gizarte kapitalista eta patriarkalaren oinarriak ezbaian ipintzen dituzte. Muga tekniko, ekonomiko eta sozialek osatuta zuten aldarrikapen feminista muturrekoenak, euren munduen intimotasunetik, adierazteko elikatu zituen sustratua.
Cinenovaren ezinbesteko artxibo-lana ikusgarri egiteko asmoz, 16mm-tan edo digitalizatutako bideoa erabiliz eginiko film hautaketa bat aurkeztuko dugu Charlotte Procter, bildumaren kudeatzaileak lagunduta.
Cinenovaren ezinbesteko artxibo-lana ikusgarri egiteko asmoz, 16mm-tan edo digitalizatutako bideoa erabiliz eginiko film hautaketa bat aurkeztuko dugu Charlotte Procter, bildumaren kudeatzaileak lagunduta.