World of Tomorrow Episode Two: The Burden of Other People's Thoughts, Don Hertzfeldt, AEB, 2017, 23’
Gemini, Aaron Katz, AEB, 2017, 94’
Film hau odol-tantekin zikindutako portzelana arrosako Lladró flamenko bat bezalakoa da. Edo jainkoen gainbeheraren mitoaren bertsio moderno eta guztiz iluna. Heather Anderson (Zoë Kravitz) da bera, Hollywoodeko izarra, Interneteko izarra, palmondoen eta izarren etorbidean mantsioa duen izarra: celebrity hutsa. Jill (Lola Kirke) da bera, bere laguntzaile pertsonala, guztia txinatar loreontzi bat bezain hauskorra dela dakiena; guk bezala, ikusi egin dituena kargatutako pistola batek dena honda dezakeela erakusten duten filmak. Eta gertatu egiten da: krimena, polizia-ikerketa, gauaren amaierara arteko bidaia.
Quiet City (2007) edo Land Ho! (2013) bezalako tituluen ondoren, Amerikako indie zinemako antiheroi Aaron Kratzek berretsi egiten du irudi gakoa dela generoak berrasmatzeko jardunean: film noir, B seriea, zinema zinemaren barruan, detektibe-istorioen omenaldi betea eta 1990eko hamarkadako maisuei (Lynch, De Palma, Ferrara, Schroeder eta Curtis Hanson, besteak beste) jarraipena ematen diena.
Americana jaialdiari eskainitako Gutun Zuriaren bigarren proiekzio saioa.