Mahai-jokoen ontasunak ukaezinak dira: harreta ipini beharra dago, ulermena lantzen dute, elkarlana bultzatzen da, hausnarketa eskatzen dute, pazientzia landu behar da eta aisialdi aktiboa sortarazten dute. Nola ez diegu egun bat eskainiko!
Ubikek eta Kutxa Kultur-ek indarrak batu ditugu eta egitarau interesgarri eta dibertigarri hau antolatu dugu, Gipuzkoako Xake Federazioaren laguntzarekin. Animatu parte hartzera!
Egitaraua:
11:00-13:00 “Zatoz jolastera!” Mahai-jokoetan aritzeko tartea. Ubik, 2. solairua
Mahai-joko desberdinak ezagutu eta giro informal batean beste pertsona batzuekin ongi pasatzeko aukera izango da. Taldean edo bakarka, animatu parte hartzera!
12:00-14:00 Aldibereko xake partidak. Kutxa Kultur Plaza, 4. solairua
Aldi berekoa xakearen benetako festa da: adin eta maila guztietako zale talde batek, 25 arte izan daiteke, maisu bati egin behar dio aurre. Adin guztietako jendearentzako jarduera.
18:00-20:00 Xake-mate! Mahai-jokoen arratsaldea. Party Games saio berezia. Ubik, 2. solairua
Hilero ospatzen dugun topaketak festa giroa izango du honakoan; partida azkarrak, errazak eta koletiboak jokatuko ditugu Party Games deritzon jokoekin. Iñaki Vázquezek dinamizatutako saioa.
19:00-20:30 “Xakea eta hezkuntza” hitzaldia. Aritz Abalia Patiño. Ruiz Balerdi aretoa, 4. solairua
Aritz Abalia Patiño, 6 urte zituela hasi zen xakean eta ordutik txapelketa ugari jokatu eta irabazi ditu. Bere esperientziaz arituko da familiei zuzendutako hitzaldi honetan.
Ubikek eta Kutxa Kultur-ek indarrak batu ditugu eta mahai-jokoen inguruan egitarau interesgarri eta dibertigarri hau antolatu dugu.