Denbora asko daramat espazioetan pentsatzen. Inoiz ez nuen pentsatu hauen bereizketan. Egia esan, ez dugu zertan egin behar... Y YO AMABA VIVIR EN ESTE HOTEL PORQUE ESE HOTEL ERA YO, espazio txandakatu eta zatikatuak sortzen saiatzen da, aldi berean leku berean errealitatea eta imajinarioa osatzen duten leku erritualak direnak. Hitzetatik harago doan zerbait, arreta eskatzen duena, arretaz entzutea.
Hotel bat gauza bat da. Gela batzuk gauza asko dira. Afektiboak dira, eta ez bereiztuak. Zoru edo zoladura modernisten eredu geometrikoak jarraituz, fikziozko edo fantasiazko intentsitate batean oinarrituta diseinatzen diren lurzoruak erabiliz sortzen dira, kode edo sinbolo batzuei erantzuten dietenak.
Proiektuan, hotelaren irudi horri gorputz bat eman, haren gainazala zeharkatu eta zauritu nahi dute, estudiora ekartzeko.