Imagen
Imagen
Descripcion

Yasmina Reggad komisario independentea, idazlea, ikertzailea eta, batzuetan,interprete eta koreografoa da. Bruselan eta Aljerren lan egiten du. Sorbona Unibertsitatean lizentziatu zen Erdi Aroko Historian, eta gaur egun, komisarioa da aria-n (artist residency in algiers). Horren aurretik, Reggadek komisario gonbidatu gisa parte hartu zuen Art Dubai International Commissions-en 2016 eta 2017ko edizioetan, eta erakusketak eta proiektuak zuzendu ditu Delfina Foundation-en. Bere ikerketak etorkizuneko politika du ardatz, eta dantzan eta performancean inspiratutako metodologia performatiboak aztertzen ditu. Yasmina Reggad hautatua izan da, halaber, Sundance Institute Theatre Programme-en aurtengo edizioan parte hartzeko.
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores