Imagen
Imagen
Descripcion

Argazkia: Mori Bozzo

 

Yen Noh (1983, Hego Korea) askotan inplikatzen da Koreako okupazio japoniarrean zehar bizitako askatasunari, traumari eta agitazioari buruzko istorio intimoetan eta kolonialismo (ondo)ko etengabeko inposizioetan. Performancea erabiltzen du praktika erradikalak berraktibatu eta gauzatzeko, (artearen) historia ofizialaren pentsamenduaren edo legatuaren parte izan ez diren pertsonen istorioaren bidez. Haren ikerketa eta praktika performatiboa mintzamenak, idazketak, soinuak, ibilbide kolektiboek eta elkarlanean eginiko artisautzak osatzen dituzte, zeinetan aukera linguistikoak eta erritualak lantzen diren esangurari eta irudikapen-formei erresistentzia egiteko bitarteko gisa. Herbehereetako Art Institute-n ikasi zuen, eta gaur egun Utrechten bizi da eta bertan egiten du lan.
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores