Familian bizitako yoga esperientziek txiki eta handiok batera momentu dibertigarriak bizitzeko aukera eskaintzen dute. Norberaren barrurantz bidaia eginez, txiki eta handien arteko loturak landu, gure burua hobeto ezagutu, orekan egon eta gure inguruneaz gozatzeko tresnak ikasiko ditugu.
Lantegi honetan Yogaren munduan murgiltzeaz gain, dantza eta mugimenduen terapiak ere landuko dira. Joko eta ariketa ezberdinen bitartez erlaxatzeko, entzuteko eta komunikatzeko beste modu bat deskubrituko dugu. Sormena eta emozioen kontzientzia landuz, bizitza autonomo eta osasuntsu bat lortzeko bidea landuko dugu.
Lantegi hau barre egiteko, jolasteko,lurrera botatzeko eta elkarrekin ongi pasatzera etortzeko gonbidapena da. Gure eguneroko rolak apurtu eta mugimenduaren bitartez lasaitasun eta komunikazio espazio bat sortzeko gonbidapena.