Yunchul Kim artista eta musika elektroakustikoaren konpositorea da. “Materiari” eta “materialtasunari” buruzko funtsezko gaiak planteatzen ditu, irudimenaren eta giza esperientziaren eremutik harago, bere joera potentzialetan arreta jartzen du errealitate bat sortzeko aukerak erakutstekok. Nazioarteko sariak irabazi ditu, besteak beste, CERNen Collide International Award 2016, Ars Electronica eta VIDA 15.0 hirugarren saria. Bere lanak Pekingo 798CUBEn, Veneziako 59. bienaleko Koreako Pabiloian, Yokohamako trienalean, Bartzelonako CCCBn, Melbourneko Science Galleryn, Liverpooleko FACTen, Frankfurteko Arte Museoan eta Karlsluheko ZKMn erakutsi dira. Ikasketa Aurreratuen Institutu Korearreko Mattereality ikerketa taldeko ikertzaile nagusia izan zen, eta Fluid Skies and Liquid Things arte eta zientzia proiektuen taldeko kidea. Seuleko Studio Locus Solus-en sortzailea da.