Imagen
Imagen
Yuri Pattison_TBK
Descripcion

Yuri Pattisonen multimedia lanak konplexuak dira, bere estetika ilusionismoaren aurkakoa eta poetikoa badirudi ere. Artista irlandarrak, adibidez, egunsenti artifizialak programatzen ditu, teknologia digitalaren materialtasuna ikusaraziz. Ikerketa oinarri duen ikuspegi baten bidez, birtualaren eta fisikoaren arteko lur lausoei eta, horrenbestez, gure aroari egiten die aurre. Teknologia berriek (ekonomia digitalak edo online komunikazioak, esaterako) gizarte-biziaren baldintzetan duten eragina eta aipatuetarako dakarten aldaketa esanguratsua aztertzen ditu Yuri Pattisonek. Zer nolako eragina dute teknologia horiek gure egunerokotasunean eta ingurunearen gure hautematean? Nola egituratzen dute espazioaren eta denboraren hautematea?

Hona hemen Yuri Pattisonen azken erakusketa monografikoak: Mother's Tankstation, Dublin eta Londres (2022, 2019, 2017, 2016); Douglas Hyde Gallery, Dublin (2020); LABOR, Mexiko Hiria (2019); Kunsthalle Sankt Gallen; (2017); Chisenhale Gallery, Londres (2016).

Pattisonek mundu osoan erakutsi ditu bere lanak: Wuhango Bienala; Irish Museum of Modern Art, Dublin; Tate Britain, Londres; Tate Liverpool; Louisiana Museum of Modern Art, Humelbæk; Kunsthal Charlottenborg; MUDAM, Luxenburgo; Hanburgoko Kunstverein; MUSEION, Bolzano; Bergen Kunsthall; Seoul Mediacity Biennale; Tai Kwun Contemporary, Hong Kong; CCS Bard, New York; Fondation Vincent Van Gogh, Arles; ICA, Miami, besteren artean.

Disciplina
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores