Texto Destacado

Lehiaketan parte hartu duten hiru pelikula ikusiko ditugu berriz, saio bikoitzetan; gainontzeko saioak proposatutako unibertsoen hedapenak izango dira: ahizpak diren filmak, korrespondentziak, aurrekariak diren film laburrak, lehenbiziko pelikulak eta sailaren ortzimuga hedatuko duten obrak: Zabaltegi-Tabakalera sekula baino Zabaltegi-Tabakalerago: + PLUS

Multimedia
Imagen
Imagen
Pasada?
Si
Descripción Larga

Zabaltegi-Tabakalera Donostia Zinemaldiaren sail lehiakor zabalena da, hemen ez dago araurik edo estiloari zein denborari lotutako mugarik: laburrak, ertainak, luzeak, fizkioak, dokumentalak, animazioa, serieak, instalazioak, egileak, etorkizuneko deskubrimenduak eta klasiko garaikideak. Zinema forma eta gai berrien bila dabilela azaltzen duten tituluak programatzea da kontua, eta zinema hori munduko pantaila guztietan ikusgai dagoela agertzea. Egiazko zonalde irekia, eta arriskuak hartzen dituena, zinemaren esperientziatik “gehiago” nahi duten ikuseentzat.


Joan zen urtean Zinemaldian izan ziren 10 titulu programatu bagenituen jaialdia eta saila urrira arte zabaltzeko, aurten beste urrats bat egingo dugu aurrera: hilabete osoan zehar 12 saio egingo ditugu sailean present egon diren zinemagileen lana errebisatu, hedatu eta beste zenbait lan deskubritzeko. Lehiaketan parte hartu duten hiru pelikula ikusiko ditugu berriz, saio bikoitzetan; gainontzeko saioak proposatutako unibertsoen hedapenak izango dira: ahizpak diren filmak, korrespondentziak, aurrekariak diren film laburrak, lehenbiziko pelikulak eta sailaren ortzimuga hedatuko duten obrak: Zabaltegi-Tabakalera sekula baino Zabaltegi-Tabakalerago: + PLUS.


 
Imagen Listado
Imagen
Año
2017
Tipo Agrupación
Programa