Lehiazko lehen edizioa izandakoan, Virginia García del Pino errealizadore espainiarrak (epaimahaiburua), Federico Veiroj zinemagile uruguaiarrak eta Corinne Castel ekoizle frantziarrak Zabaltegi - Tabakalera sailaren epaimahaia osatu zuten. Epaimahaiak Thosten Schütte zuzendariaren Eat That Question: Frank Zappa in His Own Words filmari Zabaltegi - Tabakalera saria ematea erabaki zuen. Era berean, Chema García Ibarraren La disco resplandece filmari aipamen berezia eman zion.
Frank Zappa musikari bikainari buruzko filmearen zuzendaria den Thosten Schuttek aurkeztuko du saioa, Z Aretoan eskainiko duen klase magistralaren ostean (doan, arratsaldeko 18:00etan hasita).
Donostia Zinemaldiko Zabaltegi-Tabakalera sailean 2016an sarituak suertatu ziren filmekin saio berezia: Chema García Ibarraren 'La disco resplandece' eta Thosten Schütte-ren 'Eat That Question: Frank Zappa in His Own Words'.