Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Lucrecia Marteli eskainitako Fokuari amaiera emateko, zinemagile argentinarraren bi erretratu hautatu ditugu. Bakoitza artista ezberdin batek egina. Biek bizi izan dute gertutik Martelen azken filmaren prozesua: Zama. Alde batetik, Selva Almada idazlea. Bestetik, Manuel Abramovich zinemagilea.

1956an Antonio Di Benedetto idazle argentinarrak Zama eleberria argitaratu zuen. Kritiko latinoamerikarrek diote bere maisu lana dela. 2017 urtean Lucrecia Martelek bere laugarren luzemetraia estrenatu zuen, Di Benedettoren eleberriaren adaptazioa. Selva Almada idazleak pelikularen filmaketa jarraitu zuen eta urte bukaeran El mono en el remolino, pelikularen filmaketari buruzko oharrak argitaratu zituen. Selva Almada literatura argentinar garaikidearen ahotsik indartsuenetako bat da, etorkizun oparoa izango duena ezbairik gabe. Selva Almada bera gonbidatu dugu filmaketaren esperientzia literarioa konta dezan eta horrela, Lucrecia Marteli egin diogun erretratu/fokua osatuko dugu.

Irakurketa bikoitza proposatzen dugu, Zama-tik Zama-ra, Di Benedettoren obra eta Lucrecia Martelena nabigatzen dituen bidaia bat eleberri orijinala eta Selva Almadaren oharrak zeharkatuz. 

 

16:30, Tabakalerako Tobacco Days liburudendan Selva Almadarekin topaketa-elkarrizketa. Violeta Gil artista eta idazleak Selva Almadarekin batera idazle argentinarraren ibilbide literarioa birpasatuko du. Solasaldia kafe edo tea hartuz egingo dugu.

18:00, Selva Almada idazlearen hitzaldi-irakurketa. El mono en el remolino. Notas del rodaje de Zama de Lucrecia Martel liburuaren aurkezpena. Zinema aretoa 1.

Lucrecia Martelek filmatzen duen bitartean, Selva Almadak behatu egiten du, galderak sortzen zaizkio, idazten du. Eta ohar horiek -sutilak eta lirikoak- filmaketaren egunerokoa baino askoz gehiago dira: dispositibo optiko bat dira, sentsiblea, argiztatzen duena, Zama-ren mito literarioa zatikatu eta sakontzen duena, pelikulatik liburura orriak eta irudiak zeharkatuz.

*Selva Almada (Argentina, 1973) fikzio latinoamerikanoan erreferentzia da. Bere lehenengo eleberriak, El viento que arrasa-k, kritika bikainak jaso zituen eta argitaratu zen unean urteko libururik onena izendatu zuten. Rodolfo Walsh Sarirako  finalista izan zen Chicas muertas (2014) liburuarekin eta Tigre Juan Sarirako finalista Ladrilleros (2013) eleberriarekin.

OBRA:
El mono en el remolino. Notas del rodaje de la película Zama de Lucrecia Martel, 2017.
El desapego es una manera de querernos. Cuentos, 2015.
Chicas muertas. No ficción, 2014.
Ladrilleros. Novela, 2013.
El viento arrasa. Novela, 2012.
Una chica de provincia. Cuentos, 2007.
Niños. Cuentos, 2005.
Mal de muñecas. Poemas, 2003.

*Violeta Gil Hoyuelosen jaio zen 1983 urtean. Madrilgo Complutense Unibertsitatean filología inglesa ikasi zuen eta Interpretazioa Real Escuela Superior de Arte Dramático-n. 2005 urtean La Tristura fundatu zuen, antzerki garaikidean estatu mailan erreferentzia konpainia. Piezak idatzi eta zuzentzen ditu. Besteak beste, Madrilgo Festival de Otoño-n, Pariseko Thèâtre de la Ville, Brasiliako Cena Contemporânean edo Múnicheko Spielart Jaialdian aurkeztu dira.

2015 urtean Iowa Cityra joan zen bizitzera Sormen Idazketan master bat egiteko. Prsa eta poesía idazten ditu. Madrilog Fringe Jaialdian itzultzaile izan da, Göteborgeko Operan edo Estatu Batuetako International Writers Workshopen baita.

 

19:30, Años luz, Manuel Abramovich, Argentina-Brasil-Espainia, 2017, 75’. Zinema aretoa 1.
Manuel Abramovich-i gertutik jarraitzen diogu pista. Donostiako Zinemaldiko Zabaltegi-Tabakalera sailan Soldado luzemetraia aurkeztu zuen. Beranduago, urrian egin genuen jarraipen zikloan, bere laburmetraietako bat (La Reina, 2013) eta Solar (2016) luzemetraia proiektatu genituen. Uda honetan Abramovich Lucrecia Martelen Zama-ri buruzko pelikula bat egiten ari zela jakin genuenean, film honi buruzko albiste gehiago izateko irrikitan gelditu ginen. Azkenik, Venezian estrenatu zen (Venice Classics saila). Eta orain, zuzendari argentinarrari Fokua eskaintzen ari garenean, ezinbestekoa iruditzen zitzaigun izenburu-erretratu hau gehitzea. Lucrecia Martelen erretratu bat Zama filmatzen ari zen bitartean egina.

Descripción Corta

Lucrecia Marteli eskainitako Fokuari amaiera emateko, zinemagile argentinarraren bi erretratu hautatu ditugu. Bakoitza artista ezberdin batek egina. Biek bizi izan dute gertutik Martelen azken filmaren prozesua: Zama. Alde batetik, Selva Almada idazlea. Bestetik, Manuel Abramovich zinemagilea.

Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2018
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Selva Almada, Violeta Gil eta Manuel Abramovich
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si