Imagen
Imagen
Descripcion

Ze Onda 2012.urtean sortzen den kolektiboa da, hastapen horretan Jon Ander Alonso, Silvia Manzana eta Iñaki Santosek konposatuta, beraien sormen beharrei oinarri bat emateko sortu zen taldea. Beraien lehen sorkuntza Mikro- uhina antzerki pieza izan zen, sorkuntza kolektiboan eraikitako pieza, Ana Perez-ek zuzenduta, Euskal Herritik biratu zuten 3 sasoi desberdinetan.

2015an beraien bigarren sorkuntza aurrera eramaten zuten Itsasoari negar piezarekin, honako hau antzerki formatu klasikoago batean, egonaldi desberdinetan garatuta hego eta ipar Euskal Herrian.

2016tik aurrera Jon Ander Alonso gelditzen da taldearen partaide finko bakar gisa, eta berak sortu eta aurrera eramaten du 2017. urtean Heriotza Bikoitza (Doble Malta) obra sortu zuen, kasu honetan bera zuzendari gisa eta Miren Gaztañaga eta Eneko Sagardoy aktore bezela. Arrakasta haundia lortu zuten Euskal Herrian, obraren kutsu performatiboa eta garaikidea publikoaren baina baita profesionalen miresmena lortuaz.

Azken urteetan sorkuntzaz haratago beste esparrutan ere aritu da taldea, CSIC zientzia erakundeak sortzen duen kongreso batzuentzako zuzeneko emanaldiak prestatuz komanda bidez baino baita ere bideo-art eremuan sortuz.

Orain aldira itzuliz konpainia TEMPUS FUGIT obra berriarekin buru belarri dago sartuta ekoizpen eta sorkuntza prozesuan.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Antzerki taldea
Tipo
Artistas y Creadores