Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Taldea beteta dago

Kode Kreatiboko lantaldeak urtebete baino gehiago darama kodea eta honek ematen dituen aukerak aztertzen eta hausnartzen. Baina Internetik gabe, guzti hau, eta guk geuk garena ere, ez litzateke berdin izango. William Gibsonek Internet, ziberespazioa honela azaldu zuen:

“Ziberespazioa. Denon artean adostutako aluzinazio bat, egunero, nazio guztitan, erabiltzaile zilegi kopuru erraldoi batek, matematika kontzetu konplexuak ikasten duten umeek, bizi duten esperientzia… gizakien sistema osatzen dituzten ordenagailu banku guztietatik lortutako informazioaren irudikapen grafikoa. Irudikatu ezin dugun konplexutasun bat.”

Eta orain, izugarri handia eta konplexua den sare honetan, pertsonak, zerbitzariak eta algoritmoak elkarren artean komunikatzen dituen sarean, gainera “gauzak” agertzen dira, “gauzen Interneta” agertzen da. Gure bizitza entzuteko, ikusteko, usaitzeko gai diren gauza, objektu, sentsoreak sarean erne ibiliko dira, beste subjektu/objetu gisa.

Hau dela eta, kode kreatiboko taldeak Gauzen Internetari arreta eskaintzea erabaki du.

 

Photon Particles eta Gauzen Interneta

Gauzen internetari buruzko lantegi honek gaiari modu praktikoan hurbiltzea du helburu, arduino motako Particle-ren Photon izeneko plaka bati esker. Gailu honen bidez Gauzen internetaren (internet of things - IoT) kontzeptu teoriko eta praktikoak ulertzeko gai izatea da helburua. 

Sarrera eta irteera portu analogiko eta digitalak dituen plaka programagarria da Photon eta "norberak nahi duena" egin dezala agindu dakioke programazio bidez. Kasu honetan, gainera, wifi txipa eta berorren konfigurazioa ahalbidetzen duen programa du, plaka internet sarearekin konexioa erraztuz.

Baten batek pentsa dezake ezer berririk ez dakarrela, Arduino edo Raspberri Pirekin nahiko erraz lortzen baitzen hori. Hona hemen bere berezitasuna: Particles-ek, proiektua garatu duen enpresak, plakarekin interakzioa lortzeko API-a (aplikazioen programazio interfazea) eskaintzen du.

 

Lantegiaren gai nagusiak

  • Gauzen internetari buruzko oinarrizko teoria:  protokoloak, aktoreak, proiektuak

  • Plakaren konfigurazioa

  • Plakaren oinarrizko ezagutzak (arduinori buruzko gainetiko berrikuspena)

    • Zer dira portuak

    • Oinarrizko elektronika (oso)

  • Photon-en garapen ingurunea

  • API bat zer da?

    • Particles-en API-a

  • Pieza guztiekin lan egitea

 

Descripción Corta

Gauzen internetari (internet of things - IoT) buruzko lantegi honek gaiari modu praktikoan hurbiltzea du helburu, arduino motako Particle-ren Photon izeneko plaka bati esker.

Temática
Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2015
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Kode Kreatiboa taldeak antolatutako tailerra
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si