Teknologia eta Lab-ak gustatzen zaizkizu, baina noizbait deseroso edo arraro sentitu al zara bertan gertatzen diren gauza batzuengatik? Zeure buruari galdetzen diozu zein puntura arte Lab-ek joera nagusiak partekatu edo erreproduzitzen dituzten? Edo, aldiz, joera horien kontra doazela uste al duzu?
Zer gertatzen da teknologiarekin? kultura eta teknologiari lotutako espazioetan gertatzen diren jokabideak zalantzan jartzeko eta birpentsatzeko topaketa da; espazio horiek dira, besteak beste: Lab-ak, maker space guneak, hacker space guneak, hacklab-ak, ikastetxeetako teknologia-tailerrak, teknologiari lotutako eskolaz kanpoko jarduerak...
Nori zuzentzen zaio topaketa? Teknologia formal eta informalari lotutako irakasleak, teknologia integratzen ikasi nahi duten agente eta ikastetxe formalak, kultura teknologikoari lotutako proiektuak garatzen dituzten kultura-erakundeak, teknologiari lotutako espazio alternatiboak (hacklab-ak, maker guneak...), eta abar.
DOKUMENTAZIOA
Topaketaren bideoak eta elkarrizketak
PROGRAMA
Lekua: Z aretoa
9.00 // Izen-ematea
9.30 // Ane Rodríguez, Tabakalerako Proiektu Kulturalaren Zuzendaria // Ongietorria
9.45 // Diana Franco, Hirikilabsen arduradurana // Sarrera eta eguneko agenda
10.00 // Eulalia Pérez Sedeño (CSIC Filosofia Institutuko ikerkuntza-irakaslea) // Determinismo biologikoa eta dugun teknologia
11.00 // Kafea
11.30 // Blanca Ortiga, Isabel Tomás Pérez, Martu // Bi esperientzien arteko elkarhizketa FemTek (Bilbo) eta La_bekka (Madril)
12.30 // Margarita Padilla, Estrella Soria, Inés Bebea, Diana Franco: "Lab-etan oihartzuna duten teknologia-ahotsak" ikerketaren aurkezpena
Lekua: Hirikilabs
13.00 - 14.00 // Sorkin // Ikerketaren kontrastea I
14.00 - 15.00 // Bazkaria
15.00 - 18.00 // Sorkin // Ikerketaren kontrastea II
Teknologia eta jokabideei buruzko topaketa: Zeintzuk dira Lab-en edo software libreko garapen-komunitateetako teknologiaren ahotsak? Zeintzuk dira teknologiaren ahotsak ekonomia digitalean eta industria teknologikoan?