Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Zetak proiektua hamabi abestiz baliatuta 3D teknikarekin diseinatutako bodegoi-klip serie bat sortzean datza. Abesti bakoitzarentzat bodegoi ezberdin eta berezi bat sortuko dute. Bodegoi klasikoak ez bezala, honako hauek mugimenduan izango dira. Diseinu aldetik ezberdintasuna nabarmena den horretan, argiztapen digital anitzarekin jokatu ahal izango dute abestiaren intentsitate ezberdinekin bat egiteko eta aldi berean haien ikus-entzunezko artelana bodegoi klasiko batetik are gehiago urruntzeko. Ikuslea une oro bodegoi baten aurrean dagoela kontziente izatea lortu nahi dute, baina aldi berean esperientzia erabat ezberdina bizitzen ari denaren sentsazioa izanaz.

 

Pello Reparaz

Arbizun jaiotako musikari, konpositore eta ekoizlea da. Hamarkada bat baino gehiago darama errepidean eta estudioan.

Bost urte zituela musika ikasten hasi eta 8 urterekin tronboijole gisa trebatzeari ekin zion. Taula gainera 13 urterekin igo zen lehen aldiz. Hainbat proiektutan parte hartu eta gero, 17 urte zituela Vendetta taldea sortu zuen. Proiektu horrekin  500 kontzertu baino gehiago eskaini zituen estatu osoan, Suitza, Alemania, Txile, Argentina, Uruguai, Peru, Turkia eta Sahara bezalako herrialdetan. Gaur egun hainbat proiektu berritan dihardu lanean buru-belarri.

Lehen abestiak 2007an idatzi zituen eta hauek estudio profesionaletan grabatzean, ekoizpen musikalean murgiltzen hasi zen. Estudioko 6 disko eta gero, ikus-entzunezko hainbat proiektu gauzatu ditu. 2016an ekoizpenaren munduan murgiltzen da definitiboki eta ordutik hasita “Bother”, “El Muerto Vivo” eta “Baloreak”  diskoetan konpontzaile eta ekoizle gisa aritu da. Une honetan, 2019an argitaratuko diren beste hiru diskoen ekoizpenean dihardu lanean eta dokumental berri baten soinu banda konposatzen, grabatzen eta ekoizten ari da.

2017an Londresera jo zuen ‘Masters in Songwriting’ egiteko Erresuma Batuko profesionalik garrantzitsuenekin, ICMP-n (Institute of Contemporary Music and Performance). Egun Nafarroa eta Erresuma Batua artean bizi da abestigintza, artea eta ekoizpenean murgildurik.

Duela hilabete bat Zetak izeneko diziplina-anitzeko proiektua aurkeztu zuen eta hori da une honetan bere proiektu nagusia eta bere lehentasuna.

Descripción Corta

Zetak es un proyecto firmado por Pello Reparaz que busca crear una serie de clips de envoltura diseñados con técnicas 3D usando doce canciones.

Temática
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Lugar
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Lugar
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2019
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si