Azken urtean Sotoan ikusgai egon den erakusketaren itxiera-festa izango da uztailaren 5ean. Proiektu honetan zigarrogile ohiak eta gaur egungo Tabakalerako langileak bildu dira generazioen arteko elkargune bat eraikitzeko eta tabako fabrikaren memoriak eguneratzeko; horiek, halabeharrez, oraingo kultur-fabrikaren historian eragina dute. Azken hilabeteetan artxibo komunitarioa elikatzen jarraitu da eta ikerketa ildo berriak ireki dira. Horretaz gain, Tabakaleraren iraganaren berrirakurketa bat egiteko ibilbidea diseinatu da, bisita-gidatu formatuan aurkeztuko dena uztailaren 5ean eta 12an.
Bisitak
UZTAILAK 5
Bisita 1 - 11:00
Bisita 2 - 17:00
*Gainera, iluntzeko 19:00etan, agur-luntxa izango da erakusketari itxiera emateko, Sotoan (0 solairua).
UZTAILAK 12
Bisita - 17:00 Eman izena
"Kearen artxibogileak" erakusketaren itxiera, hiru bisita gidatu eta agur-luntxa barne hartuko dituena.