Multimedia
Imagen
Imagen
Información
Texto Apartado

2019ko irailean ikasturte berriarekin batera salgai ipini zen lehen tiradaren ondotik, zinema-bonu berri bat atera du Tabakalerak. Ehun aleko promozio berezi eta mugatu bat da, Gabonetarako pentsatua. Bonua abenduaren 12an jarri da salgai, eta 2020ko lehen bederatzi hilabeteetan kontsumitu ahal izango da, erosten den unetik Donostia Zinemaldiaren edizio berriaren programazioa hasten denera arte, Tabakalerako zinema-aretoan eskaintzen den edozein saiotan.

Zine-bonua Tabakalera txartelarekin lotuta salduko da Infopuntuan. Tabakalera txartela doakoa da, eta Ubik sorkuntza liburutegian egin daiteke, doan, NAN, pasaportea edo egoiliar txartela eramanda. Tabakalera.eu webgunean ere egin daiteke eskaera eta ondoren Ubiken jaso. Txartela eskuratuta, Infopuntuan erosi behar da zine-bonua. Guztira, 100 bonu jarriko dira salgai eta ez dira nominalak izango.

Erosketa-datatik aurrera, eta 2020ko irailera arte, erabiltzaileek ikusi nahi dituzten filmak aukeratu eta sarrerak hartu beharko dituzte zine-bonuaren truke, Infopuntuan nahi dutenean, edo zinemako leihatilan proiekzio-saioaren egun berean. Bonua eta film bakoitzeko nahi adina sarrera har daitezke (bonuak eskaintzen dituen sarrerak kontsumitu arte).

Ekimen hau martxan jartzearen bidez, Tabakalerak bi helburu lortu nahi ditu: alde batetik, saritu eta fidelizatu egin nahi du dagoeneko egonkortuta eta finkatuta duen zine-egitarauaren publikoa; eta, beste alde batetik, urrats berri bat eman nahi du publiko berriengana heltzeko hasi duen bidean, kultur zentroko pantaila partekatuan urtean zehar eskaintzen diren proposamenak ezagutzeko aukera zabalduz.

Ohi bezala, Donostia Kultura txartelaren erabiltzaileek eta UPV/EHUko ikasleek %10eko deskontua izango dute bonu eta zine-sarrerak erosteko. Langabetuek eta pentsiodunek ere abantaila bera izango dute.

 

 

Zine-bonua eskuratzeko baldintzak, laburbilduta:

1. TABAKALERA TXARTELA ATERA: Zine-bonua Tabakalera txartelarekin lotuta dago. Tabakalera txartela doakoa da, eta Ubik sorkuntza liburutegian egin daiteke, NAN, pasaportea edo egoiliar txartela eramanda.

UBIK ordutegia

Asteartetik larunbatera: 10:00-20:00

Igande eta jaiegunak: 10:00-14:00

Astelehenetan itxita

TEL: +34 943 475 050

2. solairua

2. ZINE-BONUA EROSI: Zine-bonua Infopuntuan salduko da.

3. SARRERAK ESKURATU: Aukeratu pelikulak eta eskuratu sarrerak Infopuntuan. Zineko leihatilan egun berean proiektatzen diren filmak ikusteko sarrerak bakarrik erosi daitezke.

Infopuntuaren ordutegia

Astelehenetik ostegunera: 10:00-19:00

Ostiralak: 10:00-20:00

Larunbatak: 11:00-20:00

Igandeak eta jaiegunak: de 11:00-19:00

Tel: 943 11 88 55

Leihatilaren ordutegia:

Proiekzio-saioa baino ordu erdi lehenagotik aurrera.

1. solairua

Zine-bonuaren baldintzak: 

  • Tabakalera txartel bakarrarekin nahi adina zine-bonu erosi daitezke.
  • Zine-bonua ez da nominala eta lagunekin partekatu daiteke.
  • Zine-bonu bakarrarekin nahi adina sarrera erosi daitezke edozein proiekzio-saiorako.
  • Ezin da proiekzio-saiora zine-bonuarekin sartu. Sarrera eskuratu behar da lehenago eta atean erakutsi.
  • Zine-bonua erosi izanak ez du zine-aretoan lekua gordeko denik esan nahi.
  • Zine-bonua galduz gero, erabiltzaileak erabili gabeko sarrerak berreskuratuko ditu txartel berria egitean. Txartel berria egiteak 5 euro balio du.
  • Inprimatutako sarrerak galduz gero, ezin izango dira berreskuratu.
  • Behin erabilita, bonua ezin da itzuli.
  • Tabakalera.eu webgunean erosten diren zine-sarrerei ezin zaie zine-bonuaren deskontua aplikatu.
  • Proiekzio-saio bikoitzetarako edo kontzertueratako sarrerak zine-bonuarekin erosi daitezke, emanaldi bakoitzak bi sarrera balioko du.
  • Zine-bonuan zenbateko saldoa daukazun jakiteko, jar zaitez Infopuntuarekin harremanetan (943 118855 edo info@tabakalera.eu).
Descripción Corta

Ehun zinema-bonuko promozio berri bat ipini dute salgai abenduaren 12an Tabakalerako zine-programa antolatzen duten erakundeek

Temática
Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2020
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si