Hilabetean behin Marguerite Durasekin lotutako saio bat izango dugu zinean eta zenbait idazle gonbidatuko ditugu saio horietako bakoitza aurkeztera.
Tabakaleraren ezaugarrietako bat bertan lantzen diren diziplinen aniztasuna da. Departamentuek hainbat gairen inguruan jarduten dute: arte garaikidea, pentsamendua, mediazioa, zinea eta abar. Horregatik, disziplina horien arteko gurutzaketak abiapuntu dituzten zikloak antolatu ohi dira zinean. Duela zenbait urte martxan jarri zen lehenengoa, Jatorrizko soinu banda izenekoa. Bertan musika eta zinea izan ziren aldagaiak. Zer gertatzen da musikari batek zuzenean jotzen duenean pelikula bat proiektatzen den bitartean?
Urtarriletik aurrera gurutzaketa berri bati helduko diote: Zinea eta literatura. Gainera, kasu honetan, emakume bat izango da zikloaren ardatza: Marguerite Duras, idazle eta zinegilea. Hilabetean behin Marguerite Durasekin lotutako saio bat hartuko dugu zinean eta zenbait idazle gonbidatuko dituzte saio horietako bakoitza aurkezteko.
Urtarrilak 12
Marguerite Durasek zuzendutako Le camion Miren Agur Meabek aurkeztuta.
Otsailak 15
Claire Simonek zuzendutako Vous ne désirez que moi Harkaitz Canok aurkeztuta.