Texto Destacado

Ez gaitu melomaniak, ez audiofiliak mugitzen, aski helburu umilak baizik: elkarrekin entzuteak. 

Multimedia
Imagen
Eventos - Agrupaciones Pertenecientes
Lugar
Pasada?
No
Descripción Larga

Paraje ezagunak baina deszifragaitzak. Hots ulergarriak eta hala ere azaldu ezinak. Ahotsak sortutako horma-irudak. Jarraiak. Konkretuki abstraktuak. Zabalgarriak. Urratuak eta matizdunak. Ahuen bortitzak. Aditzen ditugunean atzitzen gaituztenak. Soinuzko paisaia modukoak dira Lekeitioak.

Mikel Laboaren Lekeitio sailak leku berezia du Euskal Herriko musikagintzan. Ikonikoki indartsuak, sinbolikoki sentiberak, sonoroki arantzatsuak dira. Egilearentzat deserosoak bere momentuan eta deserosoak oraindik ere entzuleontzat. Garai baten soinugrafia eskaintzen dute. Bizitza pribatuan eta historia kolektiboan pilatutako minen erretratu fidelak dira.

Erran daiteke, Lekeitioek osatzen dutela Laboaren ibilbide diskografikoaren, eta ondorioz hein batean behintzat, haren ezinegon artistikoen bizkarrezurra. Nahiz eta, paradoxikoki, Laboaren, kantari ezagun eta herrikoiaren ibilbidean, obra gehigarri bezala agertu izan diren askotan. Denborak eta ahanzturak entzumenaren bidezidorretara kondenatu ditu Lekeitioak… Oinazea pilatu ahala, gure memoriak beti bilatzen baitu erosotasuna.

Horma-irudia parean duzu. Zuri. Ukigabe. Zinema aretoan ezer ez ikustera sartzeko proposamena da hau. Imajinen -eta haiek eragiten duten- materialtasuna alde batera utzi eta soinuen -eta haiek eragiten duten- aaire ilaunari aukera bat emateko. Ez gaitu melomaniak, ez audiofiliak mugitzen, aski helburu umilak baizik: elkarrekin entzuteak. Biografia akustiko pertsonalen gainetik, hortarako baitira Lekeitioak.

 

Imagen Listado
Imagen
Tipo Agrupación
Proiektua
Información Adicional