Zinema eta arkitektura elkartzen dituen urteko zikloak arkitektura eta memoria historikoaren arteko harremanak aztertuko ditu, Guillermo G. Peydró, Heinz Emigholz eta Nikolaus Geyrhalter zuzendarien filmak eskainiz.
Guillermo G. Peydró zuzendariaren La ciudad del trabajo
Udazkena arkitekturaren urtaroa da: alde batetik, Arkitekturaren Munduko Eguna ospatzen da urriko lehenengo astelehenean. Bestetik, hirigintza berriari, eraikuntzari eta proiektatzearen, diseinatzearen, eraikitzearen eta giza habitata modifikatzearen artea eta teknikari buruzko hausnarketari programa ezberdinak eskaintzen dizkiogu. Ikus-entzunezko arlotik, arkitektura zinematografiko hutsetik lantzen duten hiru izenburu eskaintzen ditugu berriro ere. Aurten arkitektura eta memoria historikoaren arteko erlazioan oinarrituko gara.
Ziklo honek proposatzen duen jokua eraikin bati diskurtso geruzak gehitu eta kentzean datza: eraikin baten itxurazko neutralitatean “politika” sortzen duen off ahots batetik hasi eta diskurtsorik gabeko behaketa huts bateraino. Guzti hau azkenik ikusteko arkitekturak bere baitan giza eskala daukala eta beraz, erabateko suntsipenaren aukera.