Texto Destacado

2022ko urtarrila eta martxoa bitartean ospatuko da Zinema eta Zientzia zikloaren bosgarren edizioa, Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Center-ek eta Donostia Zinemaldiak antolatuta. 

Multimedia
Imagen
Zinema eta zientzia 2022
Lugar
Pasada?
Si
Descripción Larga

Jakintzaren bila

Jakintzaren bila, zientzia funtsezkoa izan da eta da gure gizartearen aurrerabiderako: gure bizitzak hobeak, luzeagoak eta ez dira hain mingarriak izan, nahiz eta Jocelyn Bell astrofisikariak ohartarazi zuen ez digula beti ziurtasun berehalako eta absoluturik ematen. Pandemiaren azken ia bi urte hauetan gutxiengoa izan dira mesfidati agertu direnak, baina txertoen sekulako aurkikuntza goiztiarrak, nazioartearen laguntza ezinbestekoarekin, gaur egun gizateriarentzat zientzia zein beharrezkoa den erakutsi du.

Euskadiko Filmategiak, Donostia International Physics Centerrek eta Donostia Zinemaldiak antolatzen duten zikloaren bosgarren edizioak, kultura zinematografikoa eta kultura zientifikoa transmititzeko helburu irmoarekin jarraituko du. Proiekzioak, aurkezpenak eta solasaldiak ziklo honen DNA dira, zinemaren eta zientziaren defentsa arrazoitu eta sendoaren bidez mamitzen dena, eta izen handiko emakume eta gizon zientzialarien presentzia nabarmenarekin.

Aurtengo uzta berriz ere eklektikoa da: El premio (Mark Robson, 1963) proiektatuko dugu, zientzien munduan sariak suspergarri direla hausnartzeko. Moby Dick (John Huston, 1956) eta Gorilas en la niebla (Michael Apted, 1988) filmekin animalien munduaren ezagutzan murgilduko gara; bestetik, En busca del fuego (J. J. Annaud, 1981) filman historiaurrera bidaiatuko dugu gizakiak hobeto ezagutzeko. Hope (Maria Sødahl, 2019) nazioarteko sari garrantzitsuen irabazleak minbiziaren aurkako borrokara hurbiltzen gaitu. Ikerketa espaziala gure zikloan iraunkorra den gertaera da, eta edizio honetan gaiari buruzko bi film izango dira: Ikarie XB 1 (Jindrich Polák, 1963) txekiar klasikoa, zientzia fikzioaren beste titulu giltzarri batzuen aitzindaria; eta Contact (Robert Zemeckis, 1997), Jodie Foster handia buru duela. Neurozientziak eztabaidarako ariketa zinematografiko bikaina aurkituko du Origen (Christopher Nolan, 2010) filman. Engendro mecánico-n (Donald Cammell, 1977) eragina igarri da Titane (Julie Ducournau, 2021) berrian, eta, gainera, adimen artifizialaren arriskuez hirurogeita hamarreko hamarkadan ohartarazten zuen zinemaren adibide gisa balioko du. El hombre vestido de blanco (Alexander Mackendrick, 1951) klasiko zoragarria da, mahai gainean jartzen duena materialen fisikaren eta kimikaren ikerketa, emaitzak jasotzen dituen gizartearen aurrean.

Amaitzeko, azpimarratzekoa da Zinema eta Zientzia bere bosgarren urteurrenean hedatu direla. Euskadiko Filmategiaren ohiko egoitzez gain (Artium Museoa, Tabakalera eta Bilboko Arte Ederren Museoa), proiektu honekiko interesa agertu duten bi areto pribatutara bidaiatzen du zikloak: Iruñeko Golem Baiona eta Donibane Lohizuneko Cinéma Le Sélect. Bost urte, bost hiri, berrogeita hamar proiekzio inguru eta aurkezpen eta solasaldi kopuru bera. Oxala, zinemaren historiari egindako begirada zientifiko hori berdin interesatuko balitzaie zinemazaleei eta zientziazaleei, sarritan eta zorionez, bat eta bakarra baitira.

Egitaraua

Imagen Listado
Imagen
Zinema eta zientzia 2022
Año
2022
Tipo Agrupación
Zikloa
Organizadores
Información Adicional