Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Familiartean gozatzeko animaziozko film laburren proiekzioa.  Punto y Raya jaialdiak forma, kolorea, mugimendua eta soinua ardatz dituen festa dakarkigu, puntuak eta lerroak (errepresentaziorako gutxieneko unitateak) adierazpen-elementu gisa hartuta. Lantzen diren gaiak unibertsalak direnez gero, ekitaldiak mundu osoko askotariko kolektibo ugari erakarri ditu, eta haurrengan sormen eta energia handiko konplizeak aurkitu zituen. Horrela sortu zen, 2012an, Punto y Raya jaialdiaren haurrentzako lehen edizioa. Orduko hartan, eduki guztiak 6 et 12 urte arteko haurrek sortu zituzten. Espainiatik, Australiatik, Estatu Batuetatik, Ukrainatik, Argentinatik, Islandiatik eta Greziatik erantzun zioten deialdiari besteak beste. Programa honek familia osoarentzat hautatutako film labur sorta dibertigarria dakar. Lehen zatian helduek sortutako lanak ikus daitezke; lan horien bitartez, ezohiko eran aztertzen dute abstrakzioa eguneroko bizitzan. Bigarren zatian, 2012ko PyR Junior festibaleko film finalistak eta sarituak egongo dira ikusgai, baita Bilbon modu kolektiboak sortutako bi obra ere.

Proiekzioa bukatzean, nahi duenak Hezkuntza arloak antolatu duen Kamaleoiak gara! Zinema familientzako lantegian parte har dezake, zinemarekin zerikusia duten gaiak eta teknikak elkarrekin lantzeko xedearekin.

Udazkeneko lantegietan marrazkian zentratuko gara (puntu eta lerroan) gure animazioak egin eta esperimentatzeko flipbook-ak sortuz, hilotz surrealistak taldean eraikiz, zeluloidean esku hartuz edota gure marrazkiei stop motion-aren bitartez bizia emanez.

Lantegia dohakoa  da eta gehienez 20 pertsonek har dezakete parte. Lantegian parte hartu nahi duenak, sarrera erostean adierazi dezake.

PROGRAMA. Iraupena: 32'

Primary Expansion Expansión Primigenia, Johan Rijpma, Herbehereak, 2012, 1'

Pencil Dance Baile de lápiz, Chris Casady, AEB, 1989, 2'48''

Bird Shit Caca de Pájaro, Caleb Wood, AEB, 2013, 40''

Against the Grain A contrapelo, Jonathan Chong, Australia, 2011, 3'23''

Shift Cambio, Max Hattler, Erresuma Batua, 2012, 3'00''

Pedal, Tom Jobbins, Erresuma Batua, 2012, 1'13''

Mushroom Tea Té de setas, Max Martin, Erresuma Batua, 2011, 1'51''

 

Haurrek eginak

Argiz beteriko zuloa Un agujero lleno de luz, Bilboko udalekuak, Espainia, 2012, 1'15'’

Un llibre sense paraules, Flipbook Pau Vila, Espainia, 2012, 1'54''

The Balloon Friends, The balloon friends, Argentina, 2012, 1'39''

Sinkin’ Shapes Formas naufragando, Simio, Awg, Grezia, 2012, 2'30''

El viaje del punto submarino, Marc Volpe Prignano, Espainia, 2012, 1'16''

Un mundo sin rayas ni puntos es un caos, Abel Jiménez Serna, Espainia, 1'17''

Puntibaile, Mar Reverter Rosado, Espainia, 2012, 1'45''

Opera abstracció Ópera abstracción, Cintal, Paura & Sofía, Espainia, 2012, 1'23''

swhbgkquehduish-- zas! , Colectiv Flipbooks, Espainia, 1'40''

Parents and Children Padres e hijos, Ecoanima, Ukraina, 2012, 4'16'

Forma magikoak Formas mágicas, Sopelako udalekuak, Espainia, 2012, 1'11''

Descripción Corta

Familiartean gozatzeko film laburren proiekzioa eta, ondoren, hautazko Kamaleoiak gara! lantegia zinemarekin erlazionatutako gaiak jorratzeko.

Temática
Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2017
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Proiekzioa eta hautazko Kamaleoiak Gara! lantegia
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si