Laburmetraiak:
Black Panthers, Agnes Varda, 1968, 31´
Riot, Nathan Silver, 2015, 4´
November, Hito Steyerl, 2004, 25´
Specialised Technique, Onyeka Igwe, 2018, 7´
Irrintzi, Mirentxu Loyarte, 1978, 12´
Performance, Izar Ocariz-en "Respiración oceánica", 15´
Bost film laburrek osatzen dute A(r)mar la cámara zikloko iraileko saioa. Film labur horiek,
garai eta jatorri ezberdinetatik, aurten ardatz izaten ari den zinema konprometituaren
kartografiak proposatutako elkarrizketa hedatzen dute. Zuzeneko muntaketaariketa honen
bidez, distantziak laburtuko ditugu, eta ikus dezakegu nola margotzen diren, apurkaapurka,
borroka partekatu baten gurutzebideak.
Zikloan aurrera egin ahala, kamera eta arma hartzearen arteko zuzeneko harreman honetan
pentsatzeko modu berriak agertuko dira, hau da, programatutako film guztiek partekatzen
duten ezinegona. Saio honetako garai ezberdinak horren erakusgarri dira: 60. eta 70.
hamarkadetako film laburrak (Black Panthers (1968) eta Irrintzi (1979)) egungo memoria
historikoa zehazten duten prozesu politiko eta sozial zehatzen erregistroan oinarritzen dira.
Saioko obrarik garaikideenek –November (2004), Riot (2015) eta Specialised Technique
(2018)–, aldiz, artxiboko materiala, propioa zein besteena, berrinterpretatzeari ematen diote
lehentasuna, irudiei zentzu berria emateko.
Horrela, hasieratik adierazi ditugun antzekotasun terminologiko eta kontzeptualei
(obturadorea kliskatu, to shoot a film) gerrilla-ekintza txikiak gehitzen dizkiogu: ikus-
entzunezkoen erregistro posibleak zabaltzen dituzten aldaketa-amarruak (urratu, bizkortu,
mantsotu, birmuntatu…) gure erresistentzia-hiztegian txertatzen dira, eta irudi zaharrak argi
berri baten azpian agertzen dira, konbinatuta, gerraz haraindi pentsatzeko eta egungo zinema
konprometituaren eta politikoaren gaineko hausnarketa abiarazteko.
Performance: Respiración oceánica
Izar Ocariz Prego arnasketa bakarra
Obra hau arnasketa-koru batean oinarrituta eraiki zen. Ujjayi yogan erabiltzen den arnasketa mota bat da, eta artista horren irakaslea da. Ujjayi hitzaren esanahia "ni garaile" da; normalean "arnasketa ozeanikoa" bezala itzultzen da, irudi horrek sortzen duelako. Garrantzitsua da piezaren izaera figuratiboa, arnasketa-soinuaren espazio abstraktuaren eta sortzen duen figurazioaren artean, zeinua eta zentzua bananduta, hautsita baleude bezala.
Film laburren proiekzioa.
Reserva: Zikloa (A(R)MAR LA CÁMARA)
FechaInicio: 2022-09-13
FechaFin: 2022-09-30
FechaAlta: 2022-08-03
Seccion: ZINEMA
Proyecto: PANTALLA
Idioma: EN
Pelicula: Corto-grafía de un cine comprometido
Black Panthers, Agnes Varda, 1968, 31´
Riot, Nathan Silver, 2015, 4´
November, Hito Steyerl, 2004, 25´
Specialised Technique, Onyeka Igwe, 2018, 7´
Irrintzi, Mirentxu Loyarte, 1979, 12´
Performance Itziar Ocariz, 15´
FECHAS:
idReserva: 007D618A-F6D2-4499-B41D-0D03C34E7601
Fecha: 2022-09-13
HoraInicio: 11:00
HoraFin: 13:00
Sala: CINE
SalaES: Cine
SalaEU: Zinea
Ocupacion: Entsegua
OcupacionES: Ensayo
OcupacionEU: Entsegua
FechaFin: 2022-09-13
idReserva: 007D618A-F6D2-4499-B41D-0D03C34E7601
Fecha: 2022-09-30
HoraInicio: 19:00
HoraFin: 20:30
TituloEventoEU: EQZE (A(R)MAR LA CÁMARA)
Sala: CINE
SalaES: Cine
SalaEU: Zinea
Ocupacion: Zinea
OcupacionES: Cine
OcupacionEU: Zinea
FechaFin: 2022-09-30