Euskadiko Filmategiak eta Donostia 2016, Europako Kultur Hiriburuak antolatutako Zinema Solasaldiak egitasmoa Euskal Herriko eta Europako zinemagileen arteko topaketa-sorta da, 2015ean hasi eta 2016an jarraipena duena.
Alaitz Arenzana eta María Ibarretxek osatzen duten Sra. Polaroiska eta Ulrike Ottinger zinegile alemaniarraren arteko topaketa hirugarrena izango da, 2015eko azaroan Víctor Erice eta Pedro Costaren artekoa eta 2016ko apirilean Montxo Armendáriz eta Laurent Cantet zuzendarien artekoaren ondoren.
Sahatsa Jauregi eta Leire San Martínek moderatuko dute solasaldia. 2015-ean Ulrike Ottingerren obraren atzera begirakoa antolatu zuten Bilbo eta Donostian.
Euskadiko Filmategiak eta DSS2016EUk antolatutako Zinema Solasaldien hirugarren edizioak Ulrike Ottinger eta Sra. Polaroiska (Alaitz Arenzana eta María Ibarretxe) izango ditu protagonista.