Etengabe ari da aldatzen ikus-entzunezkoen sektorea; besteak beste, teknologia berrien etorreragatik. Beste alor batzuetan —bideojokoak, medikuntza...— probatu dira tresna horiek, eta orain zinema dute aplikazio-eremu. Zinemaren munduan erabiltzen ari dira jada bloke-kateak, errealitate birtuala eta mistoa, neuroteknologia eta hizkuntzaren teknologiak, eta narratiba ezberdin bat ez ezik negozio-aukera berriak ere ari dira sortzen industria horretan.
Aurrerapen teknologiko berriak, haien aplikazio posibleak eta sorkuntzan zein negozioan agertzen diren aukerak bertatik bertara ezagutzeko, 2018an bat egin zuten Donostia Zinemaldiak, Tecnaliak, Tabakalerak eta Petronorrek, eta zinemaren eta IKTetako berrikuntzaren arteko topagune bat eraikitzea xede duen jardunaldi berri bat jarri zuten martxan.
EGITARAGUA
10:00 AURKEZPENA
- AC Coppens The Catalysts (Alemania)
10:15 PITCHINGS ZINEMALDIA STARTUP CHALLENGE
- Cinesmart (Espainia / España / Spain)
- FilmChain (Erresuma Batua / Reino Unido / United Kingdom)
- La Quinta Pared (Alemania / Alemania / Germany)
- PromoMii (Erresuma Batua / Reino Unido / United Kingdom)
- Visualyst (Norvegia / Noruega / Norway)
11:15 MASTERCLASS
- Ikus-entzunezko soinua: jatorritik Full Immersive-raino
Marc Orts-ek eskainia, soinu-teknikaria eta soinu arduraduna, Deluxe (Espainia)
Aurrerapen teknologiko berriak, haien aplikazio posibleak eta sorkuntzan zein negozioan agertzen diren aukerak bertatik bertara ezagutzeko jardunaldia.