Tabakalerako zinema-aretoa goizez irekitzen da Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasle-talde eta elkarteei zine saioak eskaintzeko. Ikasturtean zehar hiru film proposatuko dira.
Zinemaraaaa Tabakalerako hezkuntza eta zinema- arloek elkarlanean garatzen duten programa da. Izan ere, filmek egunerokoan presente ditugun bizipen, egoera, eztabaida eta gaiak irudikatzeko gaitasuna dutela uste dugu. Aukera ematen digute elkarrizketa eta prozesuak abiatuz, inguratzen gaituzten gaiekiko begirada kritikoa eraikitzeko. Zinemaraaaan aukeratutako filmek baliabide hezitzailea izateko asmoa dute, eta ikus-entzunezkoaren formari ere arreta eskaintzen diote.
Abenduak 12 eta 13:
20.0000 ERLE ESPEZIE, Estibaliz Urresola, 2023, 129’ ES
Pelikula honen inguruan aurreko kurtsoan gida pedagogiko bat sortu genuen Estibaliz Urresola zuzendariarekin eta Eihera kooperatibarekin batera. Gida hau irakasleei zein hezitzaileei zuzenduta dago eta filma ikusi ondoren lantzeko dago pentsatuta. Baliabide pedagogiko honetan, lanketa prozesuan identifikatutako alderdi batzuk, tematikoak eta formalak, nabarmendu nahi izan ditugu.
Apirilak 11 eta 12:
UTLÄNDSK, Alba Lozano, 2024, EUS AZP ES
Esti, ‘Utländsk’ filmaren protagonista, Oiartzunera itzuli da sei urtez Suedian bizi ondoren. Bere buruari ez zela itzuliko agindu bazion ere, ezegonkortasun ekonomikoak eta lan-prekarietateak bueltatzera behartzen dute. Herriak aldaezin jarraitzen duela konturatzen da, eta Esti ez dago egokitzeko prest.
ADRI, Estibaliz Urresola, 2014, 16’ ES
Eskualdeko igeriketa-txapelketarako bi egun falta dira, eta urteak daramatza horretan entrenatzen. Ustekabeko gertakari batek arriskuan jarri du Adriren parte-hartzea, eta erabaki garrantzitsu bat hartu beharko du.
HELTZEAR, Mikel Gurrea 2021 17’ EUS AZP ES
Donostia. 2000. urtea. Euskal gatazka aktibo dago. Sara, 15 urteko eskalatzailea, alboan ez duen nebari eskutitza idazten ari zaiola, bere bizitzako igoerarik zailenerako entrenatzen ari da.
SUEÑOS DE VIERNES, Harrotu Ileak Taldea, Zinelab Taldea, 2024, 13’ AR ES, AZP ES EUS
Film laburrak lekuz aldatzen diren, ibiltzen diren, igeri egiten duten, aurrera egiten duten gorputzei buruz hitz egiten du. Elkar lagundu, komunikatu eta antolatzen diren gorputzak. Gorputzetan inskribatzen diren mugimendu konplexuak, oztopoak, mugak, agurrak, murruak, familia, itxaropena, iristea. Lekuz aldatzea, bidaia; potentzia, aukera eta etorkizun gisa
Ekainak 5 eta 6:
A NUESTROS AMIGOS, Adrián Orr, 2024, 90’ ES
Sara, auzoko neska bat, ikasketak hasi eta bere nortasuna eraikitzen du, bere jatorrizko ingurunearen eta heltzen ari den munduaren artean.
Informazio praktikoa
Ordutegia: Saioak 10:30etan hasiko dira
Norentzat: Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko ikasle-talde zein elkarteak
Lekua: Tabakalera (Zine areto nagusia, 1. solairua)
Izen-ematea: Proiekzioan parte hartzeko idatzi mezu bat hezkuntza@tabakalera.eus helbidera, etorriko diren pertsona kopurua eta taldearen profilak jakinaraziz.
idReservaPadre: AC54F850-9E22-4FFE-9812-A5C663473220
Reserva: ZINEMARAAAA
FechaInicio: 2024-12-13
FechaFin: 2024-12-13
FechaAlta: 2024-08-05
Seccion: ZINEMA
Proyecto: PANTALLA
Idioma: EU
FECHAS:
idReserva: AE5C3B39-8E18-4E66-84A4-590182BA68CE
Fecha: 2024-12-13
HoraInicio: 09:00
HoraFin: 13:30
Plazas: 229
idAmbito: 4FD005A9-A106-42FD-9A39-2E35D465BB44
TituloEventoEU: ZINEMARAAAAA
Sala: CINE
SalaES: Cine
SalaEU: Zinea
Ocupacion: Lantegia
OcupacionES: Taller
OcupacionEU: Lantegia