Zinemaren praktikara bidaia izango da Zinemaren keinua lantegia eta bost saioen buruan haurrak eta familiak zinematografiaren mago bilakatuko dira. Véronique Tadjo-ren Panteraren dantza ipuina abiapuntu moduan hartuta film kolektibo esperimental bat egingo dugu.
Filma egiteko, irudiak sortzeko hainbat set-etan banatuko dugu espazioa eta rotoskopia, pixelazioa edo stop motion bezalako zine teknikak praktikan jarriko ditugu horietako bakoitzean. Azken produktua talde-pieza hauek guztiak elkartuz sortutako ikus-entzunezko animazio pieza bat izango da.
Azkenekoa saio irekia izango da, parte-hartzaileek beren lagun eta familiak gonbidatuko dituzte sortutako ikus-entzunezkoan modu aktiboan parte har dezaten. Zuzenean egindako manipulazioei esker, errepikatuko ez den filmaren bertsio bereziarekin gozatuko dugu.
Familientzako lantegi honetan haurrak eta familiak zinematografiaren mago bilakatuko dira. Véronique Tadjo-ren Panteraren dantza ipuina abiapuntu moduan hartuta film kolektibo esperimental bat egingo dugu.