Subtitulo
Tabakalerako zinean ikus-entzunezko ekoizpenak proiektatzeko deialdia
Texto Destacado

Zine_Plaza, gai sozialak lantzen dituzten ikusentzunezkoak programatzeko planteatzen den lekua da.

Multimedia
Imagen
Pasada?
Si
Descripción Larga

Zer: Zine_Plaza, gai sozialak lantzen dituzten ikusentzunezkoak programatzeko planteatzen den lekua da. Tabakaleran komunitatearen garapena indartzen duten proposamenak kontutan hartzea beharrezkoa ikusten dugu eta horretarako interes soziokulturalak azpimarratzen dituzten filmeak aukeratuko dira. Horretarako, bi hilabetetik behin ospatuko den programa bat eratu dugu, non material mota hauek ikusiko diren.


Nork: edozein egile, banakakoa edo taldea, ikusentzunezko ekoizpen bat aurkeztu nahi duenak. Lana proposatutako gaiaren barruan kokatu beharko da.


Nola: zure proposamena aurkeztu honako formulario hau betez: Zine Plaza.


Noiz: Zine_Plaza bi hilabetetik behin ospatzen da eta deialdia jarraia da. Zure proposamena urtean zehar edozein momentutan bidali dezakezu eta jasotzen dugunetik bi hilabetera zurekin harremanetan jarriko gara. Egileekin batera, Tabakaleratik proiekzio data jarriko dugu.


Aukeraketa: Batzordea bi hilabetero bilduko da aurkeztu diren proposamenen artean aukeraketa egiteko. Tabakalerako hezkuntza eta ikusentzunezko arloetako pertsonek osatuko dute batzorde hau. Euskal Herri mailan egindako ekoizpenek lehentasuna izango dute.


Diru-poltsa: Tabakalerak 200 euroko diru-poltsa bat eskeiniko du eragile, talde, elkarte edo egile bakoitzarentzat. Diru hau proiekzio-eskubide gisa.


Ardurak: Aukeratu den proiektu-arduradunak bere/haien proposamenarekin erlazionatuta dagoen pertsona edo talde bat gonbidatzera konprometitzen da. Gonbidatu hau/hauek, egilearekin batera, pelikula ikuskatu ondoren ospatuko den solasaldian parte hartzeko ardura dute.


Tabakalerak saioaren hedapena egingo du ohizko kanalen bidez.

Imagen Listado
Imagen
Año
2016
Tipo Agrupación
Proiektua