Subtitulo
VI Nazioarteko zine mintegia
Texto Destacado

VI Nazioarteko zine mintegia, Zin Ex. Gorputza eta arkitektura erakusketarekin elkarrizketan oinarritzen da. 

Multimedia
Imagen
Pasada?
Si
Descripción Larga

Zein irudi datorkizu burura "zinetik atera" esaldiarekin? Agian bikote bat izan daiteke zine areto batetik ateratzen. Euria ari du eta aterkia irekiko dute. Bietako batek zigarro bat piztuko du. Gaua da. Dagoeneko ilundu du. Ikusi berri duten pelikulak hiriko kaleetatik jarraituko du.

 


Agian ez da bikote bat. Neska bat bakarrik da zine aretotik aterako dena. Eta ez da gaua. Jaialdi bateko lehenengo orduko proiekzio batetik atera berria da. Eguzkitako betaurrekoak jantziko ditu argiak molestatu ez dezan.

 

 


Agian ez da ez bikote bat, ezta neska bat ere ez. Agian zine aretotik ateratzen dena pelikula bera da. Zine areto batean proiektatu ordez, erakusketa areto batean proiektatzen dena, adibidez. Pelikula batek pelikula bera izaten jarraitzen du proiektatzen den lekua aldatzen bada?

 

 

Edo agian lengoaiari buruz ari gara zine-a aipatzen dugunean. Zinetik atera. Zer da zinea definitzen duena eta zer esan nahi du hortik ateratzeak? Agian zinearen konbentzioak alde batera uzteari buruz ari gara: areto ilun bat, ikusleak besaulkietan, proiektore bat, 3, 2, 1, pelikula bat, bukatzean argiak piztu eta kalera atera.

 

 

VI Nazioarteko Zine Mintegiaren abiapuntua Zin Ex. Gorpuntza eta arkitektura Florian Wüstek komisariatutako erakusketa da. Erakusketak eraman gaitu "zinetik atera" esaldira eta bi egun t’erdi emango ditugu sei gonbidaturekin performance, hitzaldi, elkarrizketa eta pelikulen bitartez esaldi honi bueltak ematen.  Mintegiko partehartzaileak, Erika Balsom zine teorikoa, Érik Bullot zine teoriko eta zinegilea, Anouk De Clercq eta Discoteca Flaming Star artistak, eta Jorge Moneo zinegilea izango dira. 

 

 


Ea zein den VI Nazioarteko Zine Mintegia elkarrekin bizi eta gero zinetik atera esaldiarekin burura datorkigun irudia.

 

 

 

 

 

EGITARAUA

 

 

Azaroak 12, ostirala

 

 

10:30 Proiekzioak: 

 

 

Por primera vez, Octavio Cortázar, Cuba, 1967, 9'

 

 

Ten Minutes Older, Herz Frank, SESB, 1978, 10'

 

 

Mintegiaren aurkezpena: Lur Olaizola.

 

 

Proiekzioa: Forensickness, Chloé Galibert-Laîné, Frantzia-Alemania, 2020, 40'

 

 

 

 

 

12:30 Proiekzioa: Black, Anouk De Clercq, Belgika, 2015, 5' 

 

 

Hitzaldia: Anouk de Clercq, 40’

 

 

 

 

 

16:00 Hitzaldia: Erika Balsom: “No Masters: Animation and Appropriation in the Work of Peggy Ahwesh”

 

 

Proiekzioak:

 

 

The Color of Love, Peggy Ahwesh, AEB, 1994, 10' 

 

 

She Puppet, Peggy Ahwesh, AEB, 2001, 15' 

 

 

The Falling Sky, Peggy Ahwesh, AEB, 2017, 10' 

 

 

 

 

 

19:00 Hitzaldia: Érik Bullot: “El sueño de una película”

 

 

 

 

 

Azaroak 13, larunbata

 

 

11:00 Proiekzioa: Octubre en Barcelona, Érik Bullot, Espainia, 2020, 34'

 

 

Elkarrizketa: Érik Bullot eta Jorge Moneo.

 

 

 

 

 

12:30 Proiekzioa: Chircales, Marta Rodríguez, Jorge Silva, Kolonbia, 1968, 42’

 

 

Elkarrizketa: Florian Wüst, Oier Etxeberria eta Paula González, 40' 

 

 

 

 

 

16:00 Discoteca Flaming Star-en performancea: One, Two, Free, For (Hospital(y)tis)

 

 

 

 

 

19:00 Proiekzioak:

 

 

Orbainak, Jorge Moneo, Espainia, 2019, 29’

 

 

Begiak Hesteko Artean/In Ictu Oculi, Jorge Moneo, Espainia, 2020, 15’

 

 

Aurkezpena: ETORKIZUNEKO IRAGANAK / IRAGANEKO ETORKIZUNAK. Jorge Moneo.

 

 


 

 

 

Azaroak 14, igandea

 

 

11:00 Mintegiko gonbidatuen arteko mahai-ingurua

 

 

Proiekzioa: Audience, Barbara Hammer, AEB, 1982, 32'

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Temática
Imagen Listado
Imagen
Año
2021
Tipo Agrupación
Proiektua