DANTZA filmeko dantzari protagonisten eta filmaren ekoizlearen esperientzia pertsonaletik egindako hausnarketa; usadiozko dantza pantailara narratiba zinematografiko propio batekin eramateko eman beharreko urratsei buruzkoa.
Marian Fernandez ekoizleak eta Gari Otamendi eta Amaia Irigoyen dantzariek, biek komunikazioaren eta ikus-entzunezkoen arloan prestatuek, filma ekoizteak sortu zizkien erronkei eta konplexutasunari buruzko hausnarketa eginen dute.
Informazio gehiago eta izena ematea
Zinetika dantzaren eta ikus-entzunezko arteen, gorputzaren eta teknologiaren arteko harremanak aztertzen dituen diziplina anitzeko jaialdia da; elkarren artean sortzen da, arte-esperientzia desberdinen bila. Jaialdiak bideodantzari buruzko proposamenak, performanceak, masterclassak eta gai horren inguruko lantegiak jasotzen ditu. Horrela, Zinetika kultura-esperientzien plataforma bilakatzen da, hainbat arte-arlotako eta hainbat jatorritako erakundek eta sortzailek partekatua; tokian tokikoak izan, nahiz nazioartekoak izan.
DANTZA filmeko dantzari protagonisten eta filmaren ekoizlearen esperientzia pertsonaletik egindako hausnarketa.