
Kuantika, unibertsoaren ulermena eta informazioaren prozesamendua eraldatzeko duen gaitasunarekin, zeharkakoa eta disziplinartekoa den elkarrizketa zirraragarri baten erdigunean dago. Baita Donostian ere. Zirkulu Kuantikoa, honenbestez, zientzia-teoria horrek eta bere alderdi teknologikoak dakartzan hainbat inplikazio eta etorkizun posibleei buruz solasteko hilean behin egiten den mahai-inguru formatuko topaketa da. Zaletuak, zenbait arlotako adituak eta jende ikusbera, oro har, biltzen dituen pentsamedu partekaturako espazio honek, pasioa zein jakin-mina ditu eragile nagusi.
*Donostia International Physics Center-ekin (DIPC) elkarlanean sortutako programa da Zirkulu kuantikoa.
Hurrengo saioak:
Martxoak 12 – Zientziaren industria
Laborategiak, partikula-azeleragailuak eta nanoskopioak. Esparru horretan, berrikuntzak abangoardiako teoriei erantzun behar die, eta ezezagunean lan egin behar du ingeniaritzaren biderik muturrekoenean. Saio honetan teoremak erakustea ahalbidetzen duten eta gizadiaren ametsak teknikarekin katalizatzen dituzten asmakizunak eta garapenak ezagutuko ditugu.
Apirilak 2
Maiatzak 7
Ekainak 4
Aurreko saioak:
Otsailak 5 – Etorkizunak
Neurozientzia, adimen artifiziala, fusio nuklearra, sare adimendunak, bizitza artifiziala (eta estralurtarra)... Zer ekarriko digu 2025ak?
Kuantikaren urtea mendebaldeko gizartearen egokitzapen-unerik garrantzitsuena ere izango da. Jasangarritasuna, elkartasuna eta, batez ere, herrien eta herrialdeen eta gure bizitzak iraulita dituzten teknologien arteko bizikidetza uztartu al ditzakegu?
Asier Azpiazuren presentziarekin.
Urtarrilak 8 – Estetika berriak eta kosmobisioak
Likidezia plastikoa eta zientifikoa etengabe hibridatzen dira gizarte zibernetiko batean, non zerbaiten hasierak, egia esan, hainbat iraganen herentziak diren. Paradigma berriak eraikitzen jarraitzeko, hainbat aldetara begiratu behar da aldi berean; mendebaldeko aurrerapenera, eta, aldi berean, errealitatearen konplexutasuna areagotzen duten kosmoteknikak berreskuratzera, gizartea aberastuz eta inoiz imajinatu ez zen lekura eramanez. Saioa Claudix Vanesix XR artista eta performerrarekin elkarrizketa irekian burutu zen.
Abenduak 4 - Quantum Politics
"Behar bezain aurreratua den edozein teknologia ezin da magiatik bereizi", Arthur C. Clarke
Konputazio kuantikoaren eragin disruptiboak zientziaren eta teknologiaren mugak gainditzen ditu, geopolitikan eta munduko boterearen orekan ere eraginez. Gailentasun kuantikoa lortzeko lehiak, zifratzearen segurtasunarekin lotutako arriskuek, ordenagailu kuantiko bat asmo txarrez erabiltzeko arriskuak eta nazioek zein enpresa teknologikoek hartutako estrategiek agerian uzten dute iraultza teknologiko honen eragin sakona.
Zirkulu kuantikoaren saio honetan, artea, zientzia, teknologia eta gizartea hibridatuz eztabaidatu eta galdetu dugu, konputazioaren inpaktu geopolitikoari buruz, herrialde eta erraldoi teknologikoak bultzatzen ari baita inbertsio eta estrategia erraldoietara, berriro ere gure bizitzetan eragina izan dezaketenak. Hirugarren saioan Aitor Lasheras soziologo eta geopolitika eta inteligentzian aditua izan zen.
Azaroak 6 - Artea eta kuantika
Artearen eta konputazio kuantikoaren arteko harremanari eskainitako saio honetan Oriol Pares artistak parte hartu zuen. Berarekin eta Jaime de los Riosekin batera, sorkuntzan ikuspegi eta forma berriek eskaintzen dituzten aukeretan barrena bidaiatu genuen, 2025eanTabakaleran egingo den "Quantum Visions" erakusketan eta testuinguru garaikideko artearen eta zientziaren arteko elkargune interesgarrietan elkarrekin murgiltzeko.
Urriak 2 - Literatura kuantikoak
Lehen saio honetan, eta Jaime de los Ríos artistaren eskutik, fisika kuantikoaren ulermenean eragina izan duten nobelak, filmak eta testuak aztertu ziren. Borges, Cortázar eta Ursula K. Le Guin bezalako egileen narrazioak eta teknikak berrikusi ziren, edota Andrei Tarkovskiren zinea ere.
Teoria kuantikoaren inguruko diziplinarteko eztabaida eta esplorazioa sustatzeko mahai-ingurua.

idReservaPadre: 0B0D1DB8-DA21-4B96-887A-C427D41DCAAD
Reserva: Círculo cuántico
FechaInicio: 2025-03-12
FechaFin: 2025-03-12
FechaAlta: 2025-02-07
Seccion: MEDIALAB - LIB
Proyecto: AKTIBITATE PROGRAMA
Canal: Topaketa eta Jardunaldiak
Idioma: ES
Edad: +16
Entrada: Izen-ematea
EntradaES: Inscripción
FECHAS:
idReserva: 760382FD-B68C-47A5-BEBC-BE20D8D553DF
Fecha: 2025-03-12
HoraInicio: 18:00
HoraFin: 20:00
Plazas: 20
idAmbito: E83B1791-DE2D-4C28-920D-30D80E90ECCB
TituloEvento: Círculo cuántico
TituloEventoEU: Zirkulu kuantikoa
Sala: DISTRIBUIDOR 1ª Planta
SalaES: Planta 1
SalaEU: 1. solairua
Ocupacion: Topaketa
OcupacionES: Encuentro
OcupacionEU: Topaketa