Odile Fillod-en klitoriaren modelatu eta inprimaketa adibide hartuta, lantegi honetan teknologia eta feminismoaren arteko harremana modu praktikoan aztertuko dugu; ikerketa zientifikoa, autoezagutza, teknologien erabilera subertsiboa eta software/hardware librea bezalako gaiak ikuspegi transfeminista batetik landuz . Gai horien arteko elkarrizketa bat sortzea da helburua, egun presente dauden indarkeria motak, bizi-esperientziak, ideiak eta autodefentsa proposamenen inguruan eztabaidatzeko.
Lantegiak sexu-biolentzien inguruko pasibitateari aurre egiteko akzio-estrategiak planteatu nahi ditu. Horretarako, zaintza, babes eta disidentzia espazio tenporal bat sortzea da jomuga, produkzio teknologien ikasketa eta erabilera medio hartuaz. Kasu honetan sarbide irekikoa den 3D inprimaketa eta modelatze teknologia erabiliko da, Odile Fillod-en klitori modeloaren inguruan bestelako autodefentsa tresnak diseinatu eta sortzeko.
Lantegiak sexu-biolentzien inguruko pasibitateari aurre egiteko akzio-estrategiak planteatu nahi ditu.